Gera Gaitezen euskarazko sare soziala abian da
Euskarazko eremuan zegoen gabezi bati erantzuteko asmoz Goierri aldeko informatikari bolondres talde batek bere osotasunean euskaraz dagoen lehenengo sare soziala abian jarri dugu: Gera Gaitezen.
Bere lehenengo aurkezpena Tolosan ospaturiko Gipuzkoa Encounterrean egin bagenuen ere, azken ikutuak zuzendu ondoren ezarri zaizkion baliabide guztiak prest eta martxan ditugu jada.
Erabiltzaile batek izena eman ondoren, bloga, txata, foroa, irudiak alojatzeko aukera, mezu pribatuak, bideoak etabar ditu eskura.
Gera Gaitezen.com ez dugu zerbitzu komertzial bat bezala planteatzen, aldiz, gure helburua euskarazko komunitateari, Euskal Herrikoa zein diasporakoa, komunikatzeko eta edukiak partekatzeko doakoa eta librea den tresna bat eskaintzea baizik.
Hasi baino ez gara egin, eta gogoz gaude zuen aportazioak ikusteko eta elkarrekin partekatzeko.
Laister arte!
Gera Gaitezen taldea.
Erantzunak kargatzen...