Teknologia albisteak
1

Larrabetzu 2.0 eta Basquecamp

Erabiltzailearen aurpegia
Patxi Gaztelumendi - Gaztelumendi.org
2008-06-04 : 12:06

Bi urte egin ditu sarean gure komunitate txiki honek (Larrabetzu.org). Eta 24 hilabeteotan gure herriko berri sarean hedatzen saiatu gara. (Patxi Gaztelumendiren gogoetak urteurren baten eta datorren larunbateko Basquecamp ekitaldiaren harira, haren blogetik hona ekarriak lizentzia honi esker)

Gure herrian gertatu direnak, azaltzen egin dugu ahalegina. Albisteak, kultur ekitaldiak, blogak, argazkiak, zenbait bideo, kirola, politika egunerokoak dira gure arteko elkarrizketetan.

Herri txikien erronka moduan ikusten dugu informazioaren aroa, eta apurka apurka ikasten eta garatzen hasi garela somatzen da.

Gogotsu ekin genion, eta indarberrituta atarako gara larrabetzu 2.0 jardueren ostean.

Larrabetzu sarean bada zeozer, aurrerantzean mapetan kokatu gura dugu, eta teknologia berrien alorrean urrats berriak eman gura ditugu. Wifi kalea, blog berriak, bideo albisteak…. asmo berriak ere baditugu.

Urteurrenaren karietara hainbat asmo ditugu egunotarako:

  • mendi ibilbidea. gure auzo, baserri eta tontorrak geolokalizatzeko.
  • Urko Lasarteren argazki erakusketa gaztetxean
  • Politika 2.0 mahaingurua
  • Goseren kontzertua
  • #basquecamp barcamp euskalduna

Eta asteburuari, eta aurretik datorrenari gogotsu ekingo diogu. Nortasunez, euskaldun moduan, ikasteko gogoz, eta batez ere aurrera begira.

Larrabetzu 2.0 gure egitasmoa da informazioaren aroan. Partehartzea sustatuz, teknologia berriak sozializatuz eta informazioa eskuragarri jarriz, eta gainera euskaraz.

Erantzunak

Ander
2008-06-05 : 09:45

Aupa!



Mesedez azal diezadala norbaitek nola izan bi tokitan batera, BasqueCampera joatea nahi nuke eta. ;)



Benetan sentitzen dut Larrabatzu aldera ekainaren 7an ezin joana, baina jaso hemendik nire besarkada eta animorik handiena.



Segi horrela eta ez etsi!



Erantzun

Sartu