Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikastolen elkarteko ikasmateriala saritu du Jaurlaritzak

«Migel Altzo» lehiaketan unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzen dira; «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketan, aldiz, unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial inprimatuak. Hauek dira saritutako Ikastolen Elkarteko ikasmaterialak:

* «Ixaka Lopez-Mendizabal» saria:
- Euskara irakasteko testu-libururik hoberena: “Ikaslearen liburua 6.1” - Txanela Proiektua (Elkar argitaletxea eta Ikastolen Elkartea).
- Oinarrizko irakurgairik hoberena: “Irakurgaiak 5.2” - Txanela Proiektua
(Elkar argitaletxea - Ikastolen Elkartea).

* «Migel Altzo» saria:
- Bideorik hoberena: “Jira eta Bira I” - Txanela proiektua (Ikastolen Elkartea).
- Software arruntik hoberena: “Euskara eta Literatura gidak, 2.zikloa - Webgunea” - Ostadar proiektua (Ikastolen Elkartea).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu