Pedagogia 2009 Kubako biltzarrera bidaia
2008-06-25 09:06
Hik Hasi Habanara bidaia antolatzen ari da bertako Biltzar Pedagogikoan parte hartzeko asmoz. Bidaia 2009ko urtarrilak 24tik otsailak 1era izango da, eta biltzarra, zehazki, urtarrilaren 26tik 30era bitartean. Biltzarrak 19 sinposio, 3 jardunaldi eta 68 ikastaro biltzen ditu. Habanako hainbat hezkuntza mailetako hezigune eta kultura eta zientzia arloko instituzio ezagutzeko aukera ere izango da, baita hainbat ekitaldi eta ikuskizunetaz gozatzekoa ere.
Biltzarraren eta bidaiaren antolaketaren inguruko xehetasun gehiago www.hikhasi.com web atarian aurki ditzakezu.
Erantzunak kargatzen...