EuskoSarek Eusko Movie 2008 aurkezten du: telefono mugikorraz, argazki makinaz, edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa. Proiektuak Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren laguntza du. Parte-hartzea Uztailak 20rarte iraungo du.
Ni ere "film labur" erabiltzearen alde.
Bide batez, erredundantziaren kontrako kanpaina egin nahi dut, eta Borjari adierazi "sen onekoa" nahikoa izan daitekeela; baina gehiago nahiko balu, "sen hobekoa" hor daukala, "hobeagokoa" eta antzekoak asmatzen jardun gabe. Hobeto, ezta? Ala "hobetoago"?
Barkatu gaitik "gehiegiegi" desbideratu izana.
Al Perra-ri:
Barka, ene herriko euskara kaxkarrak alde egin dit hatzetatik, baina...
1. "Sen onekoa" ez zen nahikoa, ez, nik "hobea" dela esan nahi bainuen eta ez "ona" soilik.
2. Ez nuke dialektologia edo soziolinguistika irakaspenik eman nahi, baina jakizu ez dudala ezer ere asmatu "hobeagoko" horretan (edo nahiago bazenu, "halakoak" herri askotan "asmatu" eta "asmatzen" dira). Gauza bat da euskara estandar duin baten alde terminologia berria tentuz asmatu edo egokitu behar izatea, horretan ari gara, baina ez du horrekin zerikusirik. Gainera, ez esan "hobeago" erredundantea denik (mespretxu kutsua dario horri): "hiperkarakterizazio" deitzen zaio fenomeno (hain gaizto) hari. Hortaz, sala ezazu nire arduragabekeria, euskara batuaz behar bezala ez egiteagatik, baina ikas ezazu batutik harago badela bizirik, hizkera irregular bezain eder anitz (eta ez asmaziorik).
Dena den, lasai egon zaitezke, "hobetoago" eta gainerako arrunkeriak neure herrirako gordeko ditut-eta hemendik aurrera.
Eskerrik asko, Borja, hizkuntzalaritza lezio txikia emateagatik. Hiperkarakterizazioa, orduan? Konforme.
Hala ere, niri ez zait "sen hobea" sen oneko esamoldea iruditzen izen bati buruz ari garenean; alegia, seneko pertsona izango naiz (izaera egokikoa, esaterako), sen ona erabil dezaket hitz egiterakoan ("zentzu komuna" deitutakoa, edo instintoa), baina izenak sailkatzeko edo lehenesteko orduan "sen kalitatea" egiturak ez dit balio.
Mespretxurik gabe, baina belarrian halako "krak" bat eragin dit, eta ezin ixilik egon! Irakurle batzuk ohartzeko balio izan badu, ondo! Eta hurrena "film laburren lehiaketa" bada, hobeto!
EuskoMovie azken txanpan sartu da eta egun gutxi geratzen dira parte hartu ahal izateko. Lehiaketak, Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren babesa du. Lanak mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz egon behar dira grabatuta eta gehienez 2 minutuko luzapena izan behar dute, kreditu izenburuak barne.
EuskoMovie-n, EuskoSarek on-line eginiko laburmetraien lehen lehiaketan, parte hartu ahal izateko 12 egun besterik ez dira geratzen. Lanak mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatu daitezke. Hiru sari banatuko dira, 600, 400 eta 200 eurokoa bakoitza. Uztailak 20arte duzu parte hartzeko.
Noiz arte jasan beharko dugu "laburmetraia" hitza? Zer ote du jendeak "film labur" hitzaren kontra?
Bestalde, "General Alava" kaleak badu euskarazko izena: Alaba Jeneralaren kalea (http://www.vitoria-gasteiz.org/wd004/docs/eu/kale-izendegi.pdf).
Eta, azkenik, 01005 ez da --ziur naiz-- "postakutxa", posta-kodea baizik.
Ez da asmo txarrez eginiko kritika, benetan. Euskarazko testuetan gaztelaniazko testu batean onartuko ez genituzkeen gauzak onartzen ditugula salatu nahi dut, besterik ez.