Sustatu logoa Teknologia albisteak

Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

Sustatu
2008-06-16 15:06

Bihar, ekainak 17, Firefox 3 nabigatzailearen lantzamendu ofiziala izango da. Mozilla Fundazioak, nabigatzaile librearen egileak, errekorra egin nahi du bihar, egun bakarrean gertaturiko software deskarga gehien lortu nahi dituzte. Zuk ere lagun dezakezu, euskaraz ere egongo baita Firefox 3. Eguneraketa, ekainak 17, 11.00: Deskarga eguna 19.00etan hasten omen da, Euskal Herriko orduan. Ordurarte Firefox 3 ofizialik ez da inon ageri deskargarako.

Izatez, gaur ere jarri dezakezu Firefox 3 zure ordeagailuan. Hemen daude deskargarako bertsioak, tartean euskarazkoa. Baina gaur 3.0rc3 deritzon bertsioa, release candidate (rc) edo lantzamendurako hautagaia izatetik ofiziala izatera igaroko da bihar, eguneraketa batzuekin.

Seguruenez hemen egongo da bihar Firefox 3 euskarazkoa Oraingoz Firefox 2 ofiziala ikusten da hor oraindik.

Errekorra egiteko saioaz, hemen duzu informazioa.

Firefox 3 bertsioak aldaketa zehatz batzuk ditu aurrekoekin alderatuta: instalatzerakoan, zure hobespenak, pasahitz gordailuak eta abarrak eguneratuko dira Firefox 2tik. Baina alderantzizko bidea ez da posible: behin hobespen eta klabe jakin batzuk gordez gero Firefox 3n, ezin dira esportatu Firefox 2ra. Ez bazina fidatuko, Firefox 3 instalatu aurretik, oraingo Firefox-eko hobespenen karpetak hartu beharko zenituzke zure ordenagailuko fitxategi sisteman, eta haien segurtasun-kopia bat egin.

Nolanahi ere, bertsioen bateragarritasunari buruzko gorabehera hauek ez dute, seguruenik, arazorik emango. Adibidez, Firefox 3 primeran ibiliko zaizu Euskalbar luzapen erabilgarri eta gomendagarriarekin.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu