
"Jazz'in collège" topaketakari, aurten ipar Euskal Herriko eta Landesetako 10 kolegiotako koralek ITOIZ musika talde ohiaren 11 kantuz osatutako bi kontzertu emanen dituzte, ekainaren 6an Donibane Garazin eta 17an Miarritzen. Orotara 370 ikaslek parte hartuko dute. Kontzertu horietan 6 musikarik lagunduko dituzte ikasleak eta Juan Carlos Perez bera hor izanen da.
Eusko Jaurlaritzak atzo onartutako lege-dekretuak ez bakarrik finkatzen zituen bi galderak. Prozedura legala ere ezartzen zuen, baina hori ez da gaur arte ezagutu, testua Legebiltzarrera eraman duen arte Jaurlaritzak. Eta sorpresa dago: kontsultarako, Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea baliatu nahi du Jaurlaritzak, eta horren bidez deitutako bozketetarako ez omen da Espainiako Gobernuaren baimenik behar. Jarraian, testu osoa.
Googlek iragarritako tresna berriak ikaragarrizko indarra dauka: Google Earth nabigatzailean ikuskatzeko aukera. Windows-en bakarrik dabil, eta plug-in bat instalatu behar da, baina merezi du, eta ez baduzu Windows, zoaz Win duen baten ondora ikustera.
Vocento taldeko egunkariek gaur argitaratzen dutenez, Espainiako Barne ministerioak zaintzapean jarri du Internet. Borroka antiterroristaren parte da hau, artikuluetan irakurtzen denez. Eta zaintzen ari diren kontuen artean: "Bitkimen aldeko foroetan ohar mingarriak, oso adierazpen gogorrak, eta iruzkin mingarri errepikatuak". Edozer, alegia. Adibide gisa, Ordizian atzo atxilotutakoari leporatzen zaion kontuetako bat: "Bandera nazionalaren irudiak erretzen ageri zen ezker abertzalearen ekintzen argazkiak banatu izana."
Ibarretxe lehendakariak esan duenez, 45 segundu behar dira bi galderak irakurtzeko, eta denbora hori inbertitu dezaten eskatu die herritarrei. Eguneraketa, 12.09: Jaurlaritzak bere webgunean argitaratu ditu galderen testuak, eta Ibarretxeren gaurko adierazpena.
Goardia Zibilak Ordiziako bizilagun bat atxilotu du gaur goizean, ustez "Internet bidez terrorismoaren apologia" egiteagatik.
Kultur Errota kultur zirkuituak hamar urte beteko ditu aurten, eta ez da ekimenaren inguruko zenbaki borobil bakarra. Aste honetan bertan, maiatzaren 29an, 1.500. emanaldia eskainiko du hamar urte herriz herri eman dituen zirkuituak. Gertakari biak ospatzeko, ekitaldi berezia izango da 29koa.
"Hitanoaren erabilpen desegokia saiheste aldera, aukera aitzindari bat aipatu ahal dugu: femeninoa era maskulinoaren atzizkiak elkartzea", proposatzen du Emakunderen liburu berriak, Euskararen Erabilera Ez Sexista delakoak (sarean dago eskuragarri). Adibidez, "Bestela, amaitu ondoren jasoko dunk fruiturik lehorrena".
Genetikari talde batek gizaki modernoak munduan zehar izan zuen barreiadura aztertu du datu genetikoak erabiliz. Azterketan euskaldunak eta gure ahaideen arteko loturak ere azaldu dituzte.
Hondakinen kudeaketa integralaren inguruan egun dagoen arazoa eta erronka kontuan hartuz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta San Markos Mankomunitateak datorren ekainaren 2an Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroko VI. edizioari hasiera emango diote.
Beasaingo herriak eta herritarrek sortutako Alkartasuna Lizeoa ikastola ikastetxe publiko bihurtu zen orain 12 urte, ezinbesteko baldintza batekin: Alkartasuna Lizeoa ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzea, garatzea eta indartzea. Hezkuntza Sailak ezinbesteko baldintza hori onartu eta hitzartu egin zuen orduko guraso eta irakasleekin Alkartasuna Lizeoa ikastola ikastetxe publiko bihurtzeko. Baina emandako hitza jan du Hezkuntza Sailak.
Egiako hainbat talderen ekimenez Egia Euskaraz Eguna egingo dugu bihar, hilaren 24an, larunbata. Goiz eta arratsaldez jarduera asko egongo da Plaza Haundin. Euskara Egiako hizkuntza da, eta horregatik aukeratu dugu "Lingua vascorum, Lingua Egiarum leloa".
Indarkeria-ezari buruzko eztabaida eta hausnarketa prozesu bat antolatu dute 15 taldek. Eztabaidarako Foro bat sortu da solasaldiak.org webgunean, gai honekiko interesa duten pertsona eta talde guztiek komentarioak egin eta beraien ekarpenak egin ditzaten.
Dinosauroen desagerpenari buruzko erreportajea grabatzen ari da Discovery Channeleko talde bat, eta Zumaiako Algorrin izan dira Jan Smit geologo nederlandarra elkarrizketatzen. Algorriko haitzetan aurkitutako datuekin osatu ahal izan zuen mundu osoan ezaguna den meteoritoaren teoria. Bestetik, Science aldizkariak Algorriko haitzak oinarri hartzen dituen ikerketa bat argitaratu du.
Bermeoko Udaleko Gazte Planak, Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eta Bermesex-ek antolatu dabe Igo Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa. Honen helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzagaz jolastea, piropoak sortuz.
Mugikorretarako 50 ideia/aplikazio saritu dituzte bukatu berri den Android Developer Challenge lehiaketako lehen fasean. Urte gutxi barru mobiletan ikusiko diren aplikazioak irudikatu daitezke zerrenda ikusita.
Datorren ostiralean, maiatzaren 23an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko da Lakuako Areto Nagusian IVAPeko Juanjo Pagola eta Joseba Urkia interpreteek idatzitako "Interpretearen Eskuliburua". Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi dute liburu interesgarri eta argigarria.
Ikuspegik (Immigrazioaren euskal behatokiak) eta Unesco Etxearen Amaraunak kongresu bat antolatu dugu ostiralerako, maiatzak 23. Egun osoko ekitaldia izango da eta Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da.
Plone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Datorren maiatzaren 26, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan (non dago?,) Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu dugu.
Ateak zabalik ditugu Nafar jendarte osoarentzat. Ateak zabalik izan ditugu Nafarroako AEKko euskaltegiak, helduak euskalduntzen daramatzagun urte hauetan guztietan. Nafarroan euskararen normalizazioaren aldeko lanean ari gara AEKko euskaltegiok, jada urte asko dira30 gutxienean, Nafarroako bailara herri eta hirietan helduei euskal eskolak ematen dizkiegula. Erriberako lautadetatik hasi, Iruñerriko mendixkak eta Baztango etxetzarretatik igaroz hurrena, euskara irakatsi diegu milaka eta milaka nafarrei.