Microsoften euskararentzako produktu berrien aurkezpen ekitaldia
Eusko Jaurlaritzako HPSk eta Microsoftek etxe honen produktu batzuen aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 25erako, Donostian. Gonbidapen oharrak dioenez, "Ekainaren 25etik aurrera, euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi bezala aukeratu ahal izango da. Dell, Investronica, HP eta Microsoft etxeek apustu garbia egin dute Euskadiri begira, euskara sustatzearen alde eta ekoizpena IKT tresnen bidez hobetzearen alde."
Jardunaldiak izenburu hau du, IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko, eta bertan hiru gauza aurkeztuko dituzte:
- Klik egin euskarari kanpaina.
- Euskarazko programak deskargatzeko eta erabiltzeko Microsoft-ek sortutako azken berrikuntzak.
- Euskarazko liburutegiak aurreinstalatuta izango dituzten ordenagailu belaunaldi berriak.
Miramongo teknologia parkean izango da jardunaldia, eta hemendik eman daiteke izena.
Hauxe da programa:
12:00. Euskara, hizkuntza bat gehiago Informazioaren Gizartean. Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua
12:10. Microsoften apustua Jakintza Gizartearen alde Euskadin. Rosa García, Microsofteko presidentea
12:20. IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko. Juan Pedro Isasa, Microsoft Ibérica-ko sektore publikoko kudeatzailea; Arturo Parrilla, sektore publikoko salmenta zuzendaria (Dell); Koldo Ruiz, Ipar Eremuko zuzendaria (HP), eta José Antonio Landrove, eragiketa saileko zuzendaria (Investronica)
12:50 IKT produktuak euskarara lokalizatzea. Begoña Gutierrez, Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
12:55. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, euskararentzako eremu estrategikoa. Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
13:05. Koktela.
Erantzunak kargatzen...