Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hondak hidrogenoz dabilen autoa atera du

Sustatu
2008-06-20 09:06
H2 + O2 = H2O

H2 + O2 = H2O

Hidrogenoa erregai moduan, oxigenoarekin konbinatzean zer lortzen da? Ura edo hobeto esanda ur lurruna. Auto honek eskape hoditik ur lurruna ateratzen da. Hori asmakizuna, ez da?

Hidrogenoa, nondik?

Baina zalantza handiena da, auto horientzat hidrogenoa non lortuko den. Izan ere, auto horiek oraingoz Californian bakarrik ibili ahal izango dute, han bait daude hidrogendegi edo hidrogeno banaketa puntuak.

Eta nola sortu hidrogenoa? Pentsatu nahi genuke eguzki energiaz eta elektrolisiaz lortuko dela hidrogeno hori, bide batez oxigenoa lortuz. Baina gaur egun hidrogeno hori lortzeko erregai fosilak erabiltzen dira. Abantaila ez da hainbestekoa beraz.

Efizientzia

Auto honen diseinuan efizientzia hobekuntza handia egin da, hidrogenoa bera merkea ere ez da izango eta. Agian efizientzia hobekuntza horietako asko erregai fosilekin dabiltzan ibilgailuengana iristeko aukera gehiago izango da.

Edonola ere Wikipedian irakurri dugunez, energiaren efizientzia maila askoz handiagoa da gaur egun auto elektrikoetan .

Gehiago, Hondaren webgune berezian

Sartu eta aztertu goitik behera auto berria Hondak sortu duen webgune berezian: Honda FCX Clarity

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu