Heziberri, hezkuntzari buruzko hausnarketa prospektiboa
EAEn "hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da" Heziberri. Partaidetzarako web bat ere aurkeztu dute, non blog batean iritziak jasotzea espero duten.
Lau erakundeak Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque eta Jakiunde dira, eta horietako bakoitzari hausnarketarako ildo estrategiko bat eramatea dagokio:
Jakiunderi dagokio, Etorkizuneko eta ikaskuntzako teknologiak lantzea. Lau puntu hauek, zehazki.
- Ikasketen hobekuntzan ezarri daitezkeen garatutako teknologien eta aurrerapen teknikoen berri izan. Eta behar bezala jakinarazi.
- Teknologiak eta aurrerapen teknikoak diskriminatzeak eta identifikatzeak balio potentzial bat izan dezake ikasketaren emaitzak handitzeko. (IKT, neurozientziak, genetika, gizarteko eta hezkuntzako aldaketak eta eraldaketak...)
- Teknologia jakin batzuen joerak eta heldutasun maila aztertu, erabilera eraginkor eta errentagarria izateko. (Web 2.0 eta lankidetzako lana sarean, banda zabala mugikorra, sareratze eta eramangarritasuna).
- Hezkuntzako erakundeetarako eta hezkuntza sistemarako, oro har, inkorporazio hauek suposatzen dituzten erronkak planteatu.
Blog bat ere jarri dute martxan, nahasi samarra hizkuntzaren trataerari dagokionez, eta bertan erantzunez parte hartu daiteke nonbait hausnarketa prozesu honetan. IKTeroen aldetik, Mikel Etxarri Magic-ek nahiko murritza deritzo oraingoz aukera horri.
Erantzunak kargatzen...