Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arrasateko Microsoft ikergunearen osaketa

Sustatu - Goiena.net
2008-06-19 11:06

Espainian eraiki diren beste Microsoft zentroak ez bezala, babes publikoa duen erakunde pribatua da, eta kapital soziala hasieran milioi bat euro izango da. Hiru dira bazkide sustatzaileak: Mondragon Taldea milioi erdi eurorekin, Gipuzkoako Foru Aldundia 200.000 eurorekin eta GAIA Telekomunikazioen Clusterra 100.000 eurorekin. Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan eta Deustuko Unibertsitatea bazkide laguntzaileak dira, eta Orona, Ingeteam, ZIV eta Fagor Etxeko Tresna Elektrikoak berriz bazkide erabiltzaileak. Etorkizunean, bazkide erabiltzaileen kopuruak gora egingo du, enpresa bezero gehiago sartuz.

Rosa Mari Garcia Microsoft Espainiako zuzendariak azaldu zuen atzoko ekitaldian teknologia zentro honen antzerako beste bi daudela: bata Italian eta bestea Alemanian, eta zentroen arteko elkarlana bultzatzea dela asmoa. Teknologia txertatuen esparruan Arrasateko zentroa erreferente bihurtzea gura dute.

Bost lan arlo ditu teknologia zentroak:

  • Sustapena
  • Prestakuntza
  • Aholkularitza
  • I+G+B proiektuak garatzea
  • Ziurtagiriak eta homologazioak.

Natividad Herrasti da zentroaren zuzendaria, eta dagoeneko martxan dagoen arren, irailean irekiko dituzte Garaia Berrikuntza Guneko instalazioak. Hasiera batean, 20 langile inguruko izango ditu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu