
Tmeo aldizkariaren 100. alea salgai dago ohiko taberna, kiosko eta dendetan. 5 euroren truke 100 orri eta mila istorio. Herminio Bolaextra pertsonai historikoa portadan ageri da Tmeo zoragarri hau aurkezten.
Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.
Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian, XV. edizioa jada. Aurtengo ekitaldian hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; eta guztira 4.200 banatuko dira saritan.
Egia da, antolakuntzatik abisatu zuten bezala, familia dela zinemaldi honetako film askoren ardatza edo puntu komuna. Halaxe izan da ostegun honetan sail ofizialean eskaini diren bietan: "Camino" Javier Fesser espainiarrarena, eta "Maman est chez le coiffeur" (Ama ileapaindegian da) Léa Pool quebectarrarena.
Sustatutik askotan etorri izan zaigu gonbita, ordenagailuek euskara lehenetsi zezaten nabigatzeko orduan. Gipuzkoa Donostia Kutxan kasu egin dizuegu, eta 3.000 ordenagailu konfiguratu ditugu.
Olinpiar Jokoetan egin bezala, Gomaespuma umorista bikoteak saio berezia egiten dihardu egunero Donostiako Zinemaldiaz, Donostiatik, TVEko 2. katean. Badu zer aipatu saioak.
Famili ospakizunak dira gaurko film biak elkartzen dituen lotura, aitzakia horren azpian guztiz istorio eta giro desberdinak ikusi baditugu ere: "Aruitemo, aruitemo" (Ibili eta ibili; ingelesez emana, Still walking) Hirokazu Kore-eda japoniarrarena da bata, "Eid milad Laila" (Lailaren urtebetetzea) Rashid Masharawi palestinarrarena bestea.
Gatazka sozialen eguna da gaur, tiro-kontuak ageri baitira sail ofizialeko pelikula bietan, oso-oso diferenteak izan arren. Jaime Rosales espainiarraren "Tiro bat buruan" da bata, Benoit Delepinie eta Gustave Kervern frantziarren "Louise-Michel" bestea.
Elhuyar Fundazioak Elhuyar Ikaslearen Hiztegia-ren hirugarren argitalpena argitaratu berri du, liburu formatuan eta CD-ROM euskarrian, eta biak batera salduko dira. Hiztegia Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan, Bilboko Fnac-en eta Iruñeko Elkar dendan aurkeztu zuten pasa den astean zehar, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Elixabete Etxeberria hiztegiaren zuzendariak.
Euskadiko Kutxak 162 milioiren Lehmanen zorra du, 2004tik. Bere bezeroei ez, baina erakundeari berari galera handia eragingo dio horrek: aurten soilik, urteko mozkinaren %22 inguru. Lehmanen euroko zorra, gaur, 18 cent ordaintzen da.
Giza eta gizarte-dramen eguna egokitu da gaur Zinemaldiko sail ofizialean. Horren frogagarri dira Belén Macías espainiarraren "El patio de mi cárcel" (Nire kartzelako patioa) eta "Pandoranin Kutusu" (Pandoraren kutxa) Yesim Ustaoglu turkiarrarena.
Oporretan ibili nintzen proiektu honetan lanean, eta dagoeneko inauguratzeko moduan dagoenez, aurkeztuko dut: Azpitituluak Euskaraz. Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea izan nahi du honek. Informazioa eta, batez ere, azpitituluen fitxategiak trukatzeko gunea bihurtu nahi luke.
EUSTATek ostiralean zabaldu zuen prentsa-oharraren arabera Interneten dabiltzanen artean bostetik bat euskaraz aritzen da. Euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %2,5eko gorakada izan du 2008ko bigarren hiruhilekoan 2007ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Zinemaldiaren sail ofiziala goraka hasi zen larunbata iristearekin, eta igandean interesari eutsi zaio (film batean bestean baino gehiago) ikusi ditugu bietan: "Genova" Michael Winterbottom britainiarrarena, eta "La belle peronne" Christophe Honoré frantziarrarena.
Ikusleen beldurrekin jolasten duten film bi ikusi ditugu larunbatean sail ofizialean: "Den du Frygter" (Ez izan nire beldur) Kristian Levring daniarrarena, eta "Frozen River" (Ibai izoztua) Courtney Hunt estatubatuarrarena.
Inaugurazioko zelofanak alde batera utzita ere, filmak ikusten segitzen dugu Zinemaldian. Ostiralean bi izan dira sail ofizialean: "Asbe du-pa" (Bi hankako zaldia) Samira Makhmalbaf irandarrarena, eta "Pijama marradunaz jantzitako mutikoa", John Boyneren liburu arrakastatsuan oinarriturik Mark Herman-ek zuzendua eta lehiaketatik kanpo programatzen dena.
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista debekatu duten unean, agian ez dirudi politikoki zuzena barre egitea, baina Espainiako justizia txistekoa modukoa ere bada, bestalde. Horra, beraz, The Communist Party elastikoa: Threadless webgunean aurkituko duzu (LoveOf74 blogean ere ikusi genuen), party hitzaren ingelesezko bi adieretan dago txistea: jaia / alderdi politikoa. Kamiseta originalak aurkitzeko beste modu bat, Please Dress Me webgunean, hona bilaketa baten emaitza.
EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketan, EuskoMovie-n, parte hartzeko epea amaitu da. Orain zuen txanda da Publikoaren Saria bozkatzeko. Bozka ezazu gustokoen duzun bideoa - 200 euro daude jokoan.
Hasi da Donostiako 56. Zinemaldia, eta hasierako egun honetan bi film nabarmentzen ziren, printzipioz behintzat: sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo eskaintzen den "The Other Man", eta Woody Allen-en "Vicky Cristina Barcelona", Zabaltegi sailekoa.
Software Librea nahi dugu! lemapean, Eusko Jaurlaritzari eta beste euskal administrazio publikoei harreman guztietan, software librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea, jendea programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan edo software librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta gizartearen arlo guztietan ezartzea eskatzen da.