Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berrikuntzak Berriaren webgunean

Berria.info
2008-10-17 20:10

www.berria.info webguneak bi berrikuntza nagusi izango ditu bihartik aurrera: itxura argiagoa edukiko du, diseinua berrituta, eta erabiltzaileei parte hartzeko aukera emango die.

Gaur eman du aldaketen berri BERRIAk, paperezko edizioan eta webgunean.

Bihartik aurrera erabilgarri eta ikusgarri egongo da BERRIAren webgunearen azken bertsioa, www.berria.info helbidean. Diseinua berrituta, webgunea argiagoa eta irakurgarriagoa egin nahi izan da. Erabiltzaileek parte hartzeko aukera eta tresna gehiago izateko ere baliatu da aldaketa.

Hiru asmorekin berritu da www.berria.info webgunearen itxura: irakurgarritasuna irabaztea, ordenagailu pantaila zabalagoetara egokitzea eta, oro har, gunearen itxura bera txukuntzea. Diseinu berriarekin, edukiak hobeto aurkeztuko dira pantailan. Gunearen azalean, lehen orrian, lehen baino eduki gehiago agertuko dira, eta txukunago antolatuta. Albisteak sailkatzeko eta gaiak bereizteko koloreak eta letra mota argiagoak erabiliko ditu webguneak. Betiere, albisteak erosoago irakurtzea da diseinu berriaren helburua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu