Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

3

PSE-EEren webgune berria eta Facebook-eko lagunak

Sustatu
2008-10-15 : 10:10

PSE-EEk bere webgune berritua aurkeztu zuen atzo. Rodolfo Ares bozeramaileak gidatu zuen aurkezpen ekitaldia, eta webgune modernoa egin dutela azpimarratu zuen. Patxi Lopezek eta Ibarretxek Facebook-en duten lagun kopuruaz ere datuak eman zituen Aresek agerraldian.

Ikerketa beka, emakumeak Elorrioko historian

Itziar Agirretxe - Elorrioko Udala
2008-10-15 : 09:10

Emakumeek Elorrio herriaren historiari, kultur bizitzan, ekonomian, politikan edo gizarte mailan egindako ekarpenak ezagutzera ematea du xede Elorrioko Udalak deitzen duen beka deialdiak.

8

Google euskara detektatzen hasi da

Sustatu
2008-10-14 : 10:10

Googlek Ajax Language API delakoaren bidez ematen dituen zerbitzuen artean, testu jakin baten hizkuntza detektatzeko aukera dago, eta euskararentzako gaitasuna gehitu diote horri berriki. Googleren bilaketa aurreratuetan, ezin daiteke oraingoz diskriminatu euskara hutsezko orrietan egin dadin bilaketa, baina detekzioa egiteko gaitasuna dutenez, hori ere etor daitekeela pentsa daiteke. Hala ere, katalana askoz aurreratuago dago, eta orain, gainera, katalanezko itzulpen automatikoa azaldu da Googleren zerbitzuen artean.

30+10 Mintegia: hizkuntza kudeaketa enpresan

edurne bilbao - IMH
2008-10-14 : 10:10

Urriaren 23an, Elgoibarko IMHn, Makina-Erreminta Institutuan, goizez, 30+10 Mintegia burutuko da hirugarren urtez. Bertan, hizkuntza-kudeaketaren gaineko ponentziak aurkeztuko dituzte Belgika, Katalunia eta Euskal Herritik etorritako 19 aditu eta aritu. Enpresen funtzionamendua eta erantzukizunaren kudeaketa hobetzen lagundu dezaketen hausnarketa, praktika on eta produktuen berri emango dute.

8

Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari

Volgako Batelariak - Volgako Batelariak
2008-10-13 : 13:10

Mikel Hernández Abaitua idazleak kritika gogorra zuzendu dio Euskaltzaindia txit akademia gorenari, eta egunkari edo aldizkari analogiko batean argitaratu ordez, Volgako Batelariak bloga aukeratu du plazaratzeko. Oso zentzuzko gauzak esaten ditu bertan: adibidez, batzuetan garrantzi gehiago ematen zaiela gure "literatur tradizio" laburrean agertutako kontutxoei, azken hamarkadetako erabilera zabalduago batzuei baino.

2

Egunkariek gehien lantzen dituzten zientzia-gaiak

Izaro Aizpurua - Elhuyar Fundazioa
2008-10-13 : 08:10

"Zientzia, teknologia eta berrikuntza Euskal Herriko eguneroko prentsan 2008" ikerketa burutu du Elhuyar Fundazioak. Hamaika egunkaritan argitaratutako 6.448 testu aztertu dira lau hilabetez

1

Ameriketako indigenen ordezkariak Euskal Herrian

aldo - Garabide Kultur Elkartea
2008-10-10 : 18:10

Ameriketako hainbat herri indigenetako ordezkariak Euskal Herrian izango dira datorren asteburutik aurrera, Garabide Kultur Elkartek antolatutako Hizkuntza eta Herrien Arteko Bigarren Truke Programan.

Euskara askatasunez, ‘déjà-vu’

Aralar-Komunikazioa - Aralar
2008-10-10 : 14:10

Inaki Irazabalbeitia Aralarreko hizkuntza politikako arduradunak iritzi artikulua prestatu du, PSE-EEk euskararen inguruan aurkeztu duen manifestua baloratzeko.

1

CodeSyntaxen webgune berrian, Washingtonetik bloga inauguratzen

CodeSyntax
2008-10-10 : 10:10

CodeSyntax-ek bere webgune propioa berritu du, eta atzodanik dago sarean. Plone azpiegituraren gainean egina dago webgune berria, eta hain zuzen ere, nazioarteko Plone Konferentziatik gure bi lankidek bidalitako kronikekin osatu da webgune berriaren ataletako bat: CodeSyntax Tailerra, eta tailer horretako osagaietako bat, web teknologiei zuzendutako enpresa blog berria.

Tailerrak: IKTak eta euskarazko testu akademikoen sorkuntza

Gontzal - Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea
2008-10-10 : 09:10

EIREk urtero antolatzen duen "Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa"ren inguran bi tailer antolatu ditu ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzeko. Dohainik izango diren tailerrak ikaskuntza-irakaskuntzarekin zerikusia dutuen guztiei zabalik daude.

1

Gazte solidarioen lehen topaketa gaur Gasteizen

Elkarrekin Hobetuz - EuskoSare
2008-10-09 : 13:10

Arratsaldeko 19:30tan Gasteizko Man in the Moon tabernan (Manuel Iradier 7) dute gaur gazte solidarioek zita. Mundua aldatu nahi baduzu eta balore komertzialetatik ihes egin, hau duzu zure aukera!

Zientzia eta teknologiaren VII. Zernola Olinpiada dagoeneko hasi da

Izaro Aizpurua - Elhuyar Fundazioa
2008-10-09 : 12:10

Elhuyar Fundazioak VII. Zernola Olinpiada jarri du martxan www.zernola.net atariaren bitartez. Zientziaren eta teknologiaren inguruko olinpiada da, eta Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua.

1

Gizon ekimena Santurtzin indarkeria matxistaren aurka

Iñaki Kasares - santurtzi
2008-10-09 : 11:10

Joan den igandean geure herrian, Docca David emakumea bere senarrak erail duela-eta, Santurtziko gizon banako batzuek erabaki dugu garaia dela gizonok ere jendaurrean agertzeko indarkeria matxistaren aurkako eta berdintasunaren aldeko geure aldarria.

"Golgota", Xabier Montoiaren azken eleberria

xme - elkar
2008-10-09 : 10:10

Xabier Montoiak "Golgota" izeneko eleberria kaleratu berri du. Bi urte dira azken liburua kaleratu zuenetik: "Euskal Hiria sutan", Euskadi Saria eman zion ipuin-bilduma. Harakoan bezala, fabulaziorako, pertsonaia hezur-haragizkoak sortzeko eta hizkera literario sendo bat asmatzeko dohainak nabarmentzen zaizkio egileari, printzipioz irakurleak espero ez zuen kontakizun bat osatzeko: moja baten historia.

Marka berria daukagu

Xabier Letona - ARGIA
2008-10-08 : 18:10

Sareko Argia izan da orain arte eta ARGIA.COM izango da aurrerantzean. 1997ko sasoi hartan ekin genion gure edukiak sarean jartzeari eta lehen urte haietan, Interneteko gure guneak indar apur bat hartu zuenean, Sareko Argia markari heldu genion. Sarera jauzi egitean, idatzizko medio gehienek papereko bera birproduzitzen zuten formatu digitalean.

15

Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil da

Sustatu
2008-10-08 : 11:10

Gotzon Garate (1934-2008) gaur hil da. Minbizia izan du eta gogor borrokatu du azken hilabeteetan, ebakuntza eta abarrekin baina azkenean gaur hil da.

1

Eitb.com berria Beta fasean

Sustatu
2008-10-08 : 10:10

Zabaldu.com-ek kaleratu du, inaugurazio ofiziala baino lehenago, Eitb.com berriaren beta bertsioaren kokapena. Zabaldu.com-eko albisteak beta bertsio horrek atzo zekarren Creative Commons lizentziaren oharrari erreparatzen zion, baina gaur jada desagertu da ohar hori, eta ohiko copyright abisua dago.

Hamar ber ehun, mundua hobetzeko ideia lehiaketa

Sustatu
2008-10-08 : 10:10

10100 edo 10 ber 100 proiektua (hamar ehuneko potentziara) Googlek sustaturiko lehiaketa eta laguntza ekimen bat da. Mundua onerako alda dezaketen ideien lehiaketa bat, zeinean bost proiektu aukeratuko dituzte (gehienez) azkenean, eta horien artean 10 milioi dolar banatu garapenerako. Ideiak aurkezteko epea, urriak 20.

Munduaren norabidea ulertzeko pistak eman nahian

Udako Euskal Unibertsitatea - UEU
2008-10-08 : 09:10

Nazioarteko geopolitika aldatzen ari da azken urteotan; aktore berriak agertu dira. AEBko gailentasuna oraindik nabarmena bada ere beste hainbat herri nazioartean indarra hartzen hasi dira. Nazioarteko egoera aztertzeko ikastaroa antolatu du UEUk urrirako. Iruñeko bulegoan Nazioarteko gepopolitikan aktore berrien agertzea ikastaroa emango du GAINeko kide Txente Rekondok.

1

Egungo ereduak gainditzea beharrezkoa dela jakinarazi zion Kontseiluak PSEri

Kontseilua - Komunikazio Bulegoa
2008-10-07 : 19:10

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua “Euskara askatasunean” manifestuaren aurkezpen ekitaldian egon zen eta Patxi Lopez hautagaiari hizkuntza politika sakondu eta indartzearen beharra helarazi zion, egungo ereduak gaindituz. Gainera, PSEko idazkari nagusiarekin bilera egiteko eskaera luzatu zion, eta baiezkoa jaso zuen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››