BasqueCamp2, ekitaldi elebidun baten kronika
Nire aldetik bi gai aurkeztu nahi nituen, eta gustura geratu naiz. Ikusi nahi badituzu, hemen dituzu, nire aurkezpenen orrian. Batean, bost lagun izan nituen entzule, bestean hamar. Pertsona interesgarriak, eta interesatuak; polita da aurrez aurre ehun geek budin-jale izatea.
Kezka nuen joan aurretik, elebitasuna nola irtengo zen, aurkezpenen erdiak euskaraz izan baitzeren, baina erran behar dut oso sorpresa atsegina izan zela niretzat aldi bereko itzulpena zein erraz egin ahal izan zen. Areto nagusiko hizketaldietan, kaskoetatik Juan Etxenikeren itzulpen primerakoa erretransmititu ziguten. Hizlaria frantsesez ari ala euskalduna izan, aurkezpen guztien jarraipena egin ahal izan dute partehartzaoleek.
Segur naiz era honetako bilkurek etorkizuna dutela, nahikoa da partehartzaileek jokoan apur bat sartzea, eta harri bat jar dezaten eraikinean. Webgune baten sorreraz hitz egin zen, aldi berean izan zedin BasqueCamp-en erakuslehio publikoa, eta hurrengo ekitaldien antolakuntzaren giltzarri. Maukak bildu beharko ditugu (eta aukeratu beharreko eduki-kudeaketarako sistemaren eztabaida antzua albo batera utzi, ezagutzen baititut proiektuak huskeria horrengatik hil izan direnak), eta publiko zabalago batentzat hurrengo ekitaldia antolatu, hau bezain aberats eta funtsezkoa, gutxienik. Ondo ikusiko nuke gai baten gaineko atelierrak egitea, aplikazio garapenari emaniko sprintak, denetarik... Eta zergatik ez bi eguneko ekitaldi bat, gainerako Barcamp-etan egiten den bezala?
Eguneko nire argazkiak Flickr-eko nire galerian ditut. Beste batzuenak ere azalduko dira.
(Eta honenbestez utzuko dut, uste baitut Ttirritt ikaraz izango dela hurrengo hilabeteetarako utzi diogun lanarekin)
Erantzunak kargatzen...