Bost_Kultura agentziak literatur bidaia eratu du urriaren 17tik 22ra bitartean Alemanian zehar. Angel Lertxundi eta Aingeru Epaltza idazleek euren obren irakurraldiak egingo dituzte, Frankfurt-eko Liburu Azokaren karira, Berlin, Essen, Frankfurt eta Paderborn-en.
Petra Elser: "Bost urteko epearen buruan 10 euskal izenburu alemanez argitaratzea dugu xede nagusia"
Azaldu itzazu nork eta zergatik antolatu duen bidaia literarioa. Zeintzuk dira xede nagusiak?
Petra Elser- Bost_Kultura agentziak antolatu ditu bidaiak. Saiatzen ari gara literatura eta kultura agentzia moduan funtzionatzen euskal literatura eta euskal kulturaren beste produktu batzuk Aleman hizkuntzako herrietara eramaten. PRV argitaletxearekin egiten dugu lan. Zubiak proiektua sortu dute, euskal literaturaren bilduma, 5 urte zehar 10 izenburu argitaratzeko pentsatuta dago. Aurten bigarren urtea da eta hirugarren eta laugarren izenburua argitaratzen dute. Aingeru Epaltzaren Rocknroll eta Andu Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez. Bi nobela hauek eta beren egileak ezagutaraztea da bidaiaren xedea, halaber, Bost_Kultura agentziaren eskaintza hedatu nahi dugu oro har.
P.E.- Aurten Andu Lertxundi, eta Aingeru Epaltza aukeratu dituzue. Egile hauen obrak itzulita dira Alemanian? Zeintzuk izan dira hauek aukeratzeko irizpideak?
Frankfurteko liburu azokarako argitaratzen dira, Rocknroll eta Domingos letzte Wette alemanez. Rocknroll nik neuk itzuli nuen alemanera, berriz, Hamaseigarrenean ... Hans-Joachim Wilke-k itzuli zuen. Hautaketaren irizpideak bat baino gehiago dira: liburua berez merkatuan irautea, interesa piztea eta komertzialki interesgarria izatea. Honez gain, Euskal Herriko kultura, literatura eta egunerokotasunaren isla bat izatea. Iaz, Euskal Herriaren egoera gatazkatsua islatzen duten bi nobela aukeratu genituen Kilkerren hotsak (Edorta Jimenez), nobela historikoa, eta Kuaderno gorria (Arantxa Urretabizkaia), egungo egunerokotasun politikoaren pasarte bat kontatzen duena. Aurten guztiz liburu ezberdinak aukeratu ditugu bat klasikoa (Hamaseigarrenean) eta bestea nobela beltza. Euskal literaturaren zabaltasuna islatu nahi izan dugu. Aldi berean, ez dugu lan kanonikorik egiteko asmoa. Aniztasuna bilatu nahi dugu,irakurle ezberdinetara iristeko asmoa dugu.
Zer nolako oihartzuna du euskal literaturak Alemania moduko merkatu erraldoi batean, Frankfurt-eko Azokaren dimentsio erraldoiek ez al dituzte itotzen literatura txikiak?
P.E.- Ez, Frankfurteko Liburu Azokak ez. Hor denetariko argitaletxeak dira eta biltzen dira argitaletxeak eta jendeak beren interesen inguruan. Txinatarrek liburu bat aurkezten dutenean, eurak bakarrik joaten dira eta komunikabide txinatarrak. Argitaletxe txiki batek aurkezpena egiten badu, beste argitaletxe txikietako lagunak etortzen dira, denbora baldin badute. Hala ere, biltzen den jende asko urtean behin bakarrik ikusteko aukera besterik ez du eta harreman hauek garrantzitsuak dira, presentzia, egotea eta erakustea existitzen zarela adierazten du. Merkatuan berean sartzea, zailagoa da, baina harreman lan hori lehengo pausoa da.
4) Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenezek irakurri zituzten euren obren pasarteak Alemanian eta Suitzan iragan urtean. Iazko balorazioan oinarrituta, nolako erantzuna izaten da irakurraldietan, Alemaniako irakurleen artean zerk piztu dezake interesa atzerriko literatura txiki eta ezezagun bat dela kontutan hartuta?
P.E.- Oso ekitaldi arrakastatsua antolatu genuen, Frankfurteko kultur etxe batean. Hor aspaldi eratzen dute programazio alternatiboa. 200 lagun inguru etorri ziren, baita musika talde bat ere, eta oso giro ona izan zen. Lagun izoztua (Joseba Sarrionandia) aurkeztu genuen alemanez, nik neuk eta Raul Zelik-ek itzulitako. Ikusmin handia sortu genuen eta publizitate asko egin zen lehenago ere. Denetariko jendea etorri zen, publiko alternatiboa zein literatura zaleak, katalanak eta galegoak ere hurbildu zitzaizkigun. Gainerako irakurraldietan harreman pertsonaletatik abiatu ginen, irakurraldiak antolatzeko, Euskal Etxeak, Alemanian eta Suitzan bizi diren euskaldunek lagunduta. Irakurraldiak politak ziren eta jendea pozik, baina aurten beste moduko lan komertziala egin dugu, leku handiagoetara iristeko eta baita komertzialki interesgarriagoak diren lekuetara. Lan honek emaitza onak eragin ditu.
Irakurraldiak antolatzeko zailtasunak izaten dira egile ezezagunak direlako?
P.E.- Ez, ezezaguna izatea berez ez da arazorik eta aurten oso emaitza onak izan ditugu. Literatura lekuetan interesatzen zaie ere jende berria ekartzea, gai berriak, literatur herria berriak. Erronkak beste mailetan daude. Hizkuntza alemaneko herriek epe oso luzerako plangintzarekin funtzionatzen du. Dagoeneko 2009 urteko plangintzarekin dabiltza eta beraz orain proposatu egin behar da zer egin 2009an, nortzuk ekarri, nora, zer aurkeztu. Koltxoi ekonomikoa eskatzen du, haraino iraun ahal izateko. Beste alde batetik, antolatzaileek jarduerak prestatzeko materiala eskatzen dute: laginak, prentsa aipamenak, argazkiak, bibliografiak, euskal literatura eta euskal herriari buruzko informazioak... Prestatu genuen book bat emaitza oso onak jaso ditugu. Baina batez ere garrantzitsua da herrian bertan pertsona bat egotea, agente edo ordezkari gisa eta pertsona honek kontaktu pertsonala edukitzea, literatur munduko antolatzaile eta agenteekin (jaialdiak, literatur etxeak, ...). Eta hori etengabe, urte osoan. Honek finantziazioa eskatzen du.
Zenbait euskal idazleen obrak itzuli dira alemanez azken urteotan. Itzulpenaren aldetik, zeintzuk lirateke bi hizkuntzen artean igaro beharreko zubiak.
P.E.- Arlo honetan asko dago egiteko oraindik orain. Orain arte itzultzaileek bere kabuz ikasi behar zuten. Duela bi urte Euskalema euskara-alemana elkartea sortu genuen eta aurten lehengo itzultzaile ikastaroa antolatu dugu. Oso erantzun ona izan dugu eta parte-hartzaileak Frankfurteko Unibertsitatetik etorri dira, bertako euskara ikasleak. Hutsunea hor oso argi geratu da: euskara ikasteko aukera eskaintzen da munduko hainbat lekutan, baina gero jendeak ez daki zertan erabili ikasitakoa, ez dago irtenbide profesionalik. Aldi berean euskaratik beste hizkuntzetara itzultzeko formazioa beharrezkoa da literatura itzultzen ez da itzultzaileen hobby-a edo kapritxoa izan behar, euskara hizkuntza normaltzat hartzen baldin bada behintzat. Alemaniatik bai laguntza jaso genuen eta horrekin interesa nabaritzen da: aurten Straelengo-Itzultzaile Etxeko ikastaro batera gonbidatu naute eta Rocknroll itzultzeko Bode-Stipendium beka eman didate. Beka honen bidez, itzultzaile esperientziadun batekin egiten duzu lan, xede hizkuntzako testuan, eta hori oso lagungarria da.
Iaz Zubiak argitalpena kaleratu zenuten.
P.E.- Bost urteko epearen barruan batean 10 izenburu argitaratzea dugu xede nagusia. Datorren urtean, esaterako, Harkaitz Canoren Pasaia blues eta Karmele Jaioren Amaren eskuak izango dira izenburuak.
8) Zeintzuk lirateke etorkizunera begira gauzatu daitezkeen proiektuak, euskal literaturaren presentzia Alemanian hedatu dadin?
P.E.- Batez ere etengabeko presentzia bermatu behar dugu, aniztasuna eskaini, jaialdietara joan. Lan egin eta gero lortzen da emaitzak, baina lana egiteko finantziazioa eduki behar da. Halako proiektuak ekiten dituzten argitaletxeak argitaletxe txikiak dira, merkatuan bereiztea bilatzen dutenak. Baina argitaletxea txikia izanik, ez dauka beharrezkoa den marketina, ezta ere lan komertzialik edota publizitaterik egiteko aurrekonturik. Gu agentzia moduan saiatzen gara produktu gehiago eskaintzen: literatur jarduerak, musika, bidaiak, euskal produktuak oro har. Baina hemengo industriaren eta argitaletxeen kolaborazioa beharrezkoa da. Autore eta lanen promozioak profesionala izan behar du eta hemendik prestatua eta jarduerak eskaini ahal izateko ezinbestekoa da sponsoring -a, arte plastikoetan eta musikan egiten den moduan. Bestela ez dago merkatuan sartzerik. Eta Euskal Herriko industrian bere interes propioa izan ahalko luke horretan enpresa askok egiten dute lan Alemaniarekin eta aleman hizkuntza erabiltzen duten herriekin. Rocknroll-en azalerako adibidez Kukuxumuxu enpresak landu du marrazkia. Pauso isolatu eta txikia da oraindik, baina halako elkarlanak beharrezkoak dira proiektua etorkizuna edukitzeko.
Programa
Ostirala, 08/10/17
10:15 Liburu Azoka Forum Dialog. Mahai-ingurua Jokin Munoz, A. Epaltza, A. Lertxundi.
Antolatzailea: EEE
12:00 Estandaren inaugurazio ofiziala
13:00 Ekitaldia Translators-Centre: Jokin Munoz, Roberta Gozzi (italianozko itzultzailea)
Antolatzaileak: EEE, EIZIE
19:30 21:00 euskal idazleak Café ExZess-eko ekitaldian Liburuak gau osoan
Antolatzaileak: Café Exzess, bost_kultura.
Larunbata, 18.10.
15:00 Irakurraldia eta aurkezpena, PRV-ko standean (aldaketa)
Tren bidaia Frankfurt-Berlin
20:00 Literatur etxea Fasanenstraße, irakurraldia A. Lertxundi, A. Epaltza.
Filmaren erakustaldia: Hamaseigarrenean, aidanez (Sarrera 5.- merkeago 3.-)
Antolatzaileak: Bost_kultura, Gernika Kultur Elkartea
Igandea, 10/19.
Berlinlibre (bazkaria edo afaria Gernika Kultur Elkarte-ko kideekin)
Astelehena, 10/22
Tren bidaia Berlin-Essen
Festival Melez, http://www.melez.de/index.php?id=98
Asteartea, 10/22
Tren bidaia Essen-Paderborn
19:30 Irakurraldia liburudenda Linnemann
http://www.linnemann-buecher.de/
Antolatzaileak: Udaletxea, liburudenda, Bost Kultura
Asteazkena, 10/22
Tren bidaia Paderborn-Frankfurt
Hegaldia Frankfurt 15:50 -Bilbo 17:50
Erantzun
Sartu