Lopez lehendakari, eta Ares kultura sailburu
Gure aitaren etxean, Kolonbiako emakume batek lan egiten du gure aita nagusia zaintzen (Markos Zapiainen ideiek zer pentsatua eman beharko ligukete, bai, baina gauzak diren bezala daude): hark deskubritu du auzoan irekita dagoen wifi seinale bat, eta handik jaisten ditu gauzak. Joan den astean galdetu nion: Zerekin zabiltza? "Ares-ekin", eta erakutsi zidan. Neuk sekula entzun edo ikusi gabea.
Asteburuan, mendi-irteera ikastolako haurrekin. Igeldoko herri-eskolako 11 urteko mutiko batekin eta bere aitarekin berriketan, etxean Wimax bidez jasotzen dutela Internet, hau eta bestea... Galdetu diot mutikoari: Erabiltzen duzu Emule? "Bai zera! Oso txarto dabil! Ares da erabiltzen dudana."
Seinaleak argiak dira. Espertorik espertoenak ados daude, eta agian The Wall Street Journal-en edo CNN-n ez dira enteratu, baina Ares da modako trastoa.
Ares Windows sistema eragilean dabil, baina software librea da (GPL):
- Azalpen batzuk Wikipedian
- Sourceforge-n informazio gehiago, eta jaisteko aukera.
- Ares zenbait hizkuntzatan dago eskuragarri, eta itzul liteke euskarara, inor animatzen bada. Hona katalanezko itzulpen-sortaren adibidea.
Protokolo eta bilaketa-sistema berezkoa darabil, baina horietan gauzarik aurkitzen ez denean ere (edo nahi duzun guztietan), Torrent formatuko fitxategietara jo dezakezu, horietara egokitua baitago Ares. Torrent bilatzaileetan (hala nola Mininova edo The Pirate Bay ezaguna) aurkitutakoak jaisteko ematen baduzu, Ares-ek kudeatuko du deskarga. Informazio apur bat hemen euskaraz BitTorrent formatuaren inguruan.
Erantzunak kargatzen...