Teknologia albisteak
4

IrudiTxokoa bloga, euskaraz zinemaren inguruan hitz egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
IrudiTxoko programako antolatzaileak - IrudiTxokoa
2008-10-17 : 10:10

Urtebete inguru da Orhum zineklubetik Gasteizko Gauekoak programarako IrudiTxoko euskarazko zine zikloa sortu genuela. Orain, zikloaren eta euskarazko ikus-entzunekoen iguruan informatzeko Irudi Txokoa bloga sortu dugu.

Ezagun ez gaituzuenontzat, Irudi Txokoa Orhum Zineklubetik 2007ko udazkenerako Gasteizko Gauekoak programarako sortu genuen euskarazko zine zikloa da.

Gauekoekin zine ekintza bat egiteko proposamena genuen. Ostiraletako zine estreinaldien aurka jendea erakartzeko zerbait berezia behar genuela ikusi genuen, bestela inor ez etortzeko ez zuelako merezi lanik hartzea. Eta buruari asko eragin ondoren inor eskaintzen ez zuen zine eskaintza bat egitea otu zitzaigun: euskaraz zinea ematea.

Proposamen batzuentzat ausart, eta beste batzuentzat zoroa, Gasteizen euskara darabilkien kopuruak berez izan genezake kopuru urria erabat txikituko zuelako, bigarren urtea hastera doa lehen urtebetean 17 emanaldi gauzatu ondoren, batzuk estreinaldi publikoak izanda. Lehen urtea, ikas urte zaila izan da. Arazoak barra barra eta inoiz bururatu zitezkeenak ere izan ditugu. Baina ala ere pozik aurrera irteteko gai izan garelako.

Bigarren urte honetan hobetzeko gogoz gaude, eta horretarako zabalkuntza bide berriak jorratzera goaz.

Hortarako IrudiTxokoaren bloga sortu dugu, nondik norakoak ezagun izan ditzazuen egin dugu. Baina ez bakarrik hori, zinemaz eta euskarazko zinemaz hitz egiteko da ere blog hau. Zinemaz euskaraz hitz egin eta gozatzea badelako ere, ezin gara mugatu Irudi Txokoaz hitz egitera bakarrik.

Hortaz, bertan ez duzue irakurriko bakarrik Irudi Txokoaren nondik norakoak, baita ere zinemetan komertzialki euskaraz ikus daitezkeen filmeetaz mintzo izango gara. ETB-ko zine emanaldiak aipatuko ditugu, eta noski, euskaradun DBD eta BR-etaz hitz egingo dugu. Zinemarekin eta euskarazko zinemarekin zer ikusia duen oroz hitz egiteko gura gara.

Irudi Txokoa ahal eta hoberen izan dadin, zuen iritziak eta parte hartzea beharrezkoa dugu, zuok gabe Irudi Txokorik ez genukeelako izango. Beraz, ez izan beldur eta nahi baduzue komentatu nahi duzuena erantzunetan. Blogaren bitartez guri zuzenean mezuak bidaltzea baduzue ere.

Blogean Google Calendarren bidez egin ditugun egutegiak ikusi ahalko dituzue, euskarazko emanaldiena, zine estreinaldiak... euskaraz zinemarekin zer ikusia duten egutegi desberdinak.

Erantzunak

Luistxo
2008-10-17 : 10:43

Zorionak. Gaur bertan baduzue film bat, Crash, euskaraz. Film ona eta indartsua iruditu zitzaidan.


Gora euskarazko zinema, bikoiztua edo, nik nahiago dudan bezala, azpidatziekin.


Sustatu
2008-10-17 : 11:29

Gauekoak emanaldietako zinea, Luis de Ajuria aretoa Gasteizen.


Kaiet Estrada
2008-10-17 : 17:20

Milesker zuen erantzunengatik. Bereziki eskertu maparen idea, bikaina da. Blog barruan txertatu dugu oso ongi datorrelako.

Sustatu
2008-10-21 : 17:06

Kaieten jakinduria ere nabari da blogean: ez bakarrik zinea euskaraz, telebista euskaraz da bere beste gaia, ikusten dugunez.


LTD teknologiaz eta ETB3ren gorabeherez idatzi ditu bere azken bi mezuek merezi dute irakurraldia.


Erantzun

Sartu