Euskarazko iragarki laburrak biltzen dituen Euskal Herriko ataria aurkeztu berri da: Iragarkilaburrak.com. Denetarik aurkituko duzu azokan, ehunka iragarki kontsultatzeko eta norberarena sartzeko aukera eskaintzen du. Tokiko hedabideek jarri dituzte beren sailkatuak eta komunitate sendoago bat osatu. Interneten eguneratua egoteaz gain paperean ere argitaratuko da.
Batek pentsatu du Orotariko Euskal Hiztegia saltzea eta baita Gabai-ren bilduma ere, beste batek 5 txakurkume saltzen ditu eta badago katakumeak emango dituenik ere, trikitixa bat erosiko lukeen lagun bat dago, gurutze puntua egiteko hariak... Hiphone telefono txinatarra ere badago salgai (Iphonearen kopia).
Zuk ere sartu dezakezu zure sailkatua iragarkilaburrak.com-en.
Euskarazko 23 hedabidek egin dute bat ekimen horrekin: Otamotz, sei Hitza-k, Elgoibarren, Anboto, Goiena... Proiektuaren bultzatzaile gara eta ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.
Tokiko hedabideek ematen zuten zerbitzua osatu da ekimenarekin. Tokiko hedabideek proiektu handiago baten mesedetan jarri dituzte iragarkiok eta iragarki poltsa asko handitu da honenbestez. Norbere eskualdekoak eta Euskal Herrikoak daude orain bateratuta.
Paperezko alea, ostiraletan banatzen da, bai Berriarekin eta baita tokian tokiko herri-aldizkariarekin. Goienkariarekin, urriaren 24an hasiko da banatzen Debagoienean.
Arauak iragarkiak sartzeko:
Zure azoka: www.iragarkilaburrak.com
Erantzun
Sartu