
Duela 8 urte, 2000. urteko azaroaren 1ean sortu genuen irratia.com eta urteurrena sarean ospatu gura dugu. 8 urte 8 kantu. Entzule, disko jartzaile, teknikari, blogari eta lagunen kantuak batu eta irratian jarri gura ditugu.
EuskalGNUko web gunean dator albistea. Badirudi oraindik Windows-eko erabiltzaileak (Dooteok dioen moduan, "sistema itsusi hori" ) pixkat gehiago itxaron beharko dutela, baina Linux eta MAC erabiltzaileak erabiltzeko moduan daukagu jada OpenOffice.org 3.0 :)
Japoniako Taito etxeak merkaturatu zituen 1978. Space Invaders makinak. Ez ziren txanpon bidezko zutikako lehen bideojokoak, baina arrakasta globala lortu zuen lehena bai. Duela 30 urte izan zen hori.
Kepa Junkeraren Etxea diskoaren funtsa da euskal kantu edo ezagun klasikoak, soinujoleak musikatuak, eta zenbait kantari erdaldunen ahotsetan abestuak. Horren inguruan iritzi trukea egon da Zabaldun, eta proposamen bat: "Junkeraren diskako kantuen bertsio euskaldun petoak aurkitu, MP3-an jarri eta Junkeraren diskoa balitz moduan P2P sareetan zabaltzea. Izan ere, zalantzarik ez dut bertsio "klasikoak" Junkerarenak baino hobeak direla. Norbait animatzen bada, taldean egin genezake lana!" Eguneraketa, ostirala: Hasi da bat bilduma egiten, eta wiki bat eratu da jarraipenerako.
"Azken tangoa Parisen" filma ospetsua garai batean guztion ahotan zebilen hitzetik hortzera, nahiz eta gutxi batzuk besterik ez zuten ikusia, Bidasoatik hegoaldera zentsuratua baitzegoen. Antzeko egoeraren tankera hartzen diogu Iruña Okako 1.700 urteko ostraka euskaldun ospetsuei, denen ahotan borborka, aukeratutako aditu gutxi batzuek besterik ikusi baldin badituzte ere.
Asmoz Fundazioak Mintegi Birtuala antolatu du: "Karbonoarekiko mendekotasun txikiagoko ekonomia baterantz: energiaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatuz."
Software libreko eduki kudeaketarako sistema da Plone, administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko oso hedatua eta nazioartean hainbat sari jasotakoa. Datorren azaroaren 7an Plone eguna ospatzen da mundu guztian eta CodeSyntax-ek hitzaldi sorta bat antolatu du Plone ezagutzera emateko.
Kafea eta Gailetak izeneko egitasmoa abiatuko da larunbat honetan. Disko-forum horrek helburu hezitzaile eta gozagarria dauka. Alde batetik oso ezagunak ez diren baina, era berean, ezinbestekotzat jo daitezkeen diskoak entzuteko aukera eskainiko da, kafea eta gailetak dastatzen ditugun bitartean. Lehenengo saio honetan, gainera, Xabier Montoiaren emanaldia izango dugu, zenbait urtez eskenatokietatik kanpo egon eta gero.
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 465.000 euro inbertitu ditu Tagzania Services 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoak sustatzea. Tagzania Services-en gainerako jabetza CodeSyntax-ena da.
Urtebete pasa da Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak Elebila euskarazko bilatzailea sareratu zuenetik, eta ordutik, tresna hau hobetzen jarraitzeko lanean aritu da. Hortaz, bi berrikuntza nabarmen eskainiko ditu bilatzailearen urteurrenean: irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketa. Bestalde, gogoratu norbanakoek edo/eta enpresek edozein blog edo web gunetan jarri dezaketela Elebila.
BAN Euskadi erakundea aurkeztu zen joan den astean Bilbon. Business Angelen euskal sarea, EAErako hiru enpresari sindikatuk sortua (SEA, Cebek, Adegi). Terminoa ingelesezkoa da, Business Angel, negozioetako aingeru literalki, baina BAN Euskadiren webgunean euskaraz bere horretan ematen da: Business Angelak, Business Angelen inbertsioa...
Ikasleentzat zein irakasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarri izan daiteke. Zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo hainbat proba di-da egin daitezkeelako. Horren inguruko ikastaroa antolatu du UEUk.
Bertsozale Elkarteak 2009ko txapelketa nagusirako eragilea behar du. Egiteko nagusia: 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko komunikazioaz arduratzea.
Pasa den larunbatean Nafarroan hainbat sinatzailek publiko egin dugun agiria helarazi nahi nizueke: Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, ofizialtasuna orain.
Duela bi aste, urriaren 9 eta 10ean ospatutako Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarrari buruzko zenbait ohar halarazi nahi genizkizuen. Kongresuan jorratutako gaiak eta zabaldutako materiala eskuratu nahi izanez gero, irakur itzazu informea eta hizlarien aurkezpenak UNESCO Etxeko webgunean (Powerpoint eta PDF-ak ere eskuragarri izango dituzu).
Azaroaren 13an, Zamudioko Parke Teknologikoan burutuko da EraLan ikerketa-proiektuaren Topaketa: Lan munduan nola eragin erabileran? izenburupean.. EraLan izenak adierazten duena, “laneko erabilera” da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan nagusi: Laneko erabileran eragiten duten aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko metodologia zehaztea eta aplikatzea.
Elhuyar Fundazioak Software kaltegarriak izeneko dibulgazio-liburua kaleratu berri du. Liburuaren egilea Anartz Ruiz Manzanos ingeniari informatikoa da, eta software kaltegarrien historia, birus informatikoak, eta, oro har, segurtasun informatikoaren gaia sakon lantzen du liburuan.
Kontseiluak abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldia aurkeztu du gaur Barakaldon. Ospakizuna iragartzeko kartela ere erakutsi du, ilargiko lorratza eta "Euskaraz bai" leloaren eguzkia batzen dituena, "Pauso bat harago" izenburupean.
Xori harraparien zaintzeaz eta ikertzeaz arduratzen den Iparraldeko Saiak elkarteak http://www.saiak.com webgunea sareratu du daraman lanaren berri emateko eta bereziki bokazio berri batzuren sorrarazteko.
Duela ordu bete bukatu da Open Source World Conference -a. Hiru egun, 8.000 parte hartzaileetatik gora, ehundaka tailer, saio paralelo eta hitzaldiak, areto txiki eta handietan, 6.500 metro koadroko erakusketa eta bestelako ekintzen gunea eta software libre komunitate askoren parteidetza. Eta bisitan zenbait euskal legebiltzarkide, esan digutenaren arabera "ikusi, ikasi eta EAEn software librea bultzatzeko" asmoarekin.