Sustatu logoa Teknologia albisteak

Saria Iparrorratza orientazio zerbitzuari

UEUren Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza zerbitzuak Ikasketa eta Lanbide Orientabiderako 1. Educaweb saria jaso du. Educaweb Interneteko atariak hamar urteko eskarmentua du hezkuntza eta lan arloko orientazioan, eta Espainiako estatuan erreferente bihurtzea lortu du.

Bere hamargarren urteurrena ospatzeko, Educawebek saria eman nahi izan die orientazio zerbitzuak eskaintzen dituzten talde eta banakakoei, eta Iparrorratza UEUren orientzazio-zerbitzuak finalista saria jaso du. Lehen, bigarren eta hirugarren postuak definitzea zail egin zaie lehiaketako epai mahai-kideei, eta azkenik, lehen saria eta finalisten sariak eman dituzte.

Iparrorratza UEU-ren Unibertsitatea.net atariko zerbitzu bat da. Bertan unibertsitate ikasketen inguruko galderak egiten dira eta orientazio talde batek, hainbat informazio iturri kontsultatu eta gero, epe motzean erantzuten die zalantza horiei.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu