Zelan erabili glosategia ikasleekin
Orain hilabete eskas sortu genuen Glosategia Komunikazioaren gainean, eta dagoeneko bi urrats egin ditu, inportanteak: ateak ireki ditu Huheziz kanpoko adituek ere parte har dezaten berau elikatzen, eta gero eta eduki gehiago eta interesgarriagoa du.
Hala ere, urrats bat gehiago egin nahi dugu orain, glosategia erakargarria izan dadin irakasleentzat. Ariketa sorta bat proposatu nahi dugu bertan, irakasleek ikasgelan erabil dezaten glosategia. Eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Ideiaren bat edo proposamen bat baldin baduzue zelan erabil daitekeen glosategia ikasleekin, eskertuko dizuegu artikulu honen erantzunetan idaztea, zuen proposamenekin atal bat gehiago sortu nahi dugu-eta glosategian bertan, Euskal Herriko irakasleek etekinik handiena atera diezaioten glosategiari.
Asmoa dugu aitortzeko nortzuek bidali dituzten ideiak edo proposamenak, berauek erabiliko dituztenek jakin dezaten nori eman eskerrak.
Erantzunak kargatzen...