Ostiralean abiatu zen "Bi errepidean" saioko denboraldi berria, eta aurten, errepidean ez ezik, sarean ere ibiltzeko asmoa badugu. Horretarako blog bat sortu dugu eitb.com atari berrituan.
Askotan errepidean abiadura hartuta, bide bazterretan zer gertatzen den ez dugu erreparatzen. Detaile eta istoriotxo horiek biltzeko bidea izango da sarekoa. Autostopean gure autora igo nahi dutenen lana erraztea da asmoa, eta ahalik eta partehartzerik aberatsena izatea helburu. Gure eguneroko gorabeheretaz gain, zertan ari garen, edo zeren bila ari garen aipatu dugu bertan, bateonbatek lagundu ahal badiezaiguke, ahalik eta pertsonairik interesgarrienak gurera ekartzea lortzeko.
Helbidea, hauxe: http://blog.eitb.com/bierrepidean
Bidai berri honetan lagun izango zaituztegulakoan, hortxe gonbitea.
Erantzun
Sartu