Sustatu logoa Teknologia albisteak

Begoña Ameztoy eta Hasier Etxeberriaren arteko polemika

Sustatu
2008-10-20 10:10

Duela egun batzuk hasi zen kontu hau, ETB3ren irekieraren harira. Begoña Ameztoy idazle eta artistari gaizki iruditzen zaio euskarazko hedabide publiko bat irekitzea, eta Hasier Etxeberriak, hedabide horretako pare bat programaren zuzendariak, erantzun egin dio. Ameztoy eta Etxeberriaren arteko eztabaida gazteleraz da, baina Etxeberriaren blogean, euskarazko azpi-polemika bat ere badago, ea Etxeberriaren testua sexista den ala ez (Ameztoyk ere egin dion akusazioa).

Sustatuko albiste zehatzaren erantzunetan ere azaldu zen gaia, baina hona hemen testuak ordenatuago edo.

Alua Mundua blogean, Etxeberriaren lehen mezuaren erantzunetan beste kontu batzuk ere aipatu dira, euskaraz. Batek dio bazka ematea dela Ameztoy delako batekin polemikan hastea. Beste batek, Ilargi sinatzen duen batek, sexismoa eta egoa dariola Hasierren testuari. Ilargi honi erantzun egin dio Hasier Etxeberriak (mezuko erantzun katean aurkituko dituzue hauek).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu