Teknologia albisteak
3

Zerberri.com, euskarazko albisteen bilatzaile aurreratua

Erabiltzailearen aurpegia
Komunikazioa - Zerberri.com
2008-10-15 : 14:10

Iturrien aurretiazko hautaketa eta denbora tartearen araberako bilaketa dira Zerberri.com webgunearen ezaugarri nagusiak, hizkutzarekin batera. Alegia, bilatzaile honek aldez aurretik hautatutako iturri euskaldunetako emaitzak eskaintzen ditu soilik eta, gainera, bilaketa kronologikoak egiteko aukera eskaintzen du.

Lehenago ere Interneteko beste egitasmo batzuk garatu dituzten Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak gaur aurkeztu dute Zerberri.com albiste bilatzaile aurreratua.

Zerberri.com Google bilatzailean oinarritutako tresna da. Jakina da bilatzaile erraldoiak hainbat hizkuntzatan eskaintzen duela albisteak bilatzeko zerbitzua, GoogleNews bezala ezaguna dena, alegia. Baina, orain artean, Googlek ez du euskarazko albisteen bilatzailerik garatu.

Gaztelaniaz, esaterako, 700 iturrik eskaintzen dituzten albisteak bilatzen ditu Googleren tresnak, frantsesez 500 eta ingelesez 4.500. Zerberri bilatzaileak, mementuz, 100 albiste iturri inguru arakatzen ditu, guztiak euskaraz.

Iturrien aurretiazko hautaketa eta denbora tartearen araberako bilaketa dira Zerberri.com webgunearen ezaugarri nagusiak, hizkutzarekin batera. Alegia, bilatzaile honek aldez aurretik hautatutako iturri euskaldunetako emaitzak eskaintzen ditu soilik eta, gainera, bilaketa kronologikoak egiteko aukera eskaintzen du: azken 24 ordutan, azken astean, azken hilabetean, azken hiru hilabetetan, azken sei hilabetetan, azken urtean eta edonoiz.

Sustatzaileek adierazi dutenez, “tresna honekin euskarazko Internet sareari ekarpena egin nahi izan diogu, albisteen bilaketak egin ahal izatea ahalbidetuz”. Zerberri.com webguneak, mementuz, 100 iturri inguru arakatzen dituen arren, aurrerantzean albiste iturri gehiago ere gaineratuko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Horretarako, iturri berriak proposatzeko deia luzatu dute, webgunean horretarako prestatu duten txokoaren bitartez.

Bildu.net, Euskaltube.com eta Txioka.com bezalako webguneen sortzaile diren Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek, bestalde, epe laburrean beste egitasmo batzuk ere aurkeztuko dituztela iragarri dute. Baina ez dute oraindik xehetasun gehiago eman. Bien bitartean, internauta euskaldun guztiak animatu dituzte Zeberri.com bilatzailea erabiltzera.

Erantzunak

haritz rodriguez
2008-10-17 : 11:35

Zerberri.com webgunean widget tresna txiki bat sortu dugu. Orain, edonork bere blog/webgunean jar dezake bilatzailea, hemen aurki daitekeen kodearen bidez.

Sustatu
2008-10-20 : 14:10

Egileek hemen argitaratu dute Zeberri.com-ek arakatzen dituen iturrien zerrenda.


Zure blog edo webguneak helbide horien artean beharko lukeela uste baduzu kontaktu-orritik idatz iezaizeu, eta zeurea proposatu.


Sustatu
2008-10-24 : 19:20

Beste aukera bat, Zerberri.com Firefox-ekin erabiltzeko: Joan Zerberri-ren aplikazio orrira eta Firefox-en bilaketa lehiatila (goian, ezkerretan) nabarmenduko da pittin bat, han klikaturik, lehiatila horren bilaketa aukeren artean gehitu ahal izango duzu Zerberrirena.


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago