Ustezko FARC-ETA-Camorra lotura isilaraztea leporatu diete euskal intelektualei Roberto Savianok eta Espido Freirek
Roberto Saviano idazle italiarra Santanderren izan da egun hauetan udako ikastaro batean, eta ETAz jardun du: FARC gerrila kolonbiarrarekin eta Camorra mafia italiarrarekin lotu du ETA Savianok. Nola inork apenas sinetsi dion, intelektualen isiltasuna salatu du ondoren, eta gauza bera egin du Espido Freire idazleak.
Roberto Saviano Gomorra liburuaren (2006) egilea da, zinera eramana 2008an, Camorra mafiaren salaketa gordin bat da, eta horrek ekarri zizkion heriotza mehatxuengandik, erbestean bizi da eta babes poliziala behar du.
Astelehenean esan zituen lehendabizikoak Roberto Savianok. Idazle eta herritar, konpromisoaren aurrean; izenburu hori zuen uda ikastaroan zera esan zuen:
- ETAk kokaina lortzen du Kolonbiako FARC gerrilarengandik.
- Kokaina horrekin, armak erosten dizkio Italiako Camorra mafiari.
- ETAren izaera mafioso, ideologikoaz edo politikoaz ere esan zuen gehiago baina ez da zehatz ulertzen zer Europa Presseko albistean.
Hurrengo egunetan, adierazpen gehiago egin zituen Savianok. Baina horiek baino gehiago, Espido Freire idazleak egindakoak bota zuten erregai gehiago sutara. Espido Freire haserretu egin zen inork gutxik egin diolako kasu Savianok esandakoari, eta prentsara egindako adierazpenetan, bota zuen:
- Sortzaile eta kazetarien isiltasuna salatu zuen: "Konpromisoaz hitz egiten denean Espainian, hitz hutsak erabiliz egiten da."
- Espido Freireren ustez, datuak falta badira Savianok esanak baieztatzeko, hori ez da aitzakia idazle eta zutabegileen laguntza falta barkatzeko.
Egun batzuetara, bere blogean, isiltasunaren erantzukizun hori zehaztu eta mugatu egin du Espido Freirek. Espainian barik, isiltasunaren gakoa "euskal intelektualen" artean eta Euskal Herrian bertan dago:
Decepcionante el silencio de los intelectuales vascos, que han acogido con la tibieza acostumbrada una ocasión para hablar de algo sobradamente conocido en el País Vasco, y descorazonadoras las polémicas estériles de los foros de opinión, que parecen haberse ofendido porque un extranjero hable con claridad de lo que ocurre dentro de casa, trapos que, al parecer, han de lavarse en secreto o no lavarse.
Roberto Saviano berak ere, albiste honen arabera, pena sentitu du euskal intelektualek ez diotela jaramonik egin. Bere ustez:
- Gai hauen inguruko "material falta erabatekoa" euskal intelektualek bultzatua da.
- Xaloegia izan omen da, eta oso bitxitzat jo du intelektual horien jarrera. "Espero nuen euskal intelektualen batek babestuko ninduela."
Erantzunak kargatzen...