Sustatu logoa Teknologia albisteak

Itoiz Suite: JC Perez eta Foisis kantuan

itoiz.tumblr.com
2009-09-03 10:09

Udan ospatutako kontzertuetatik Itoiz-zale nostaljikoei gehien gustatu zaizkigun irudiak Zati txiki bat Lam-ean kantuarenak dira. Nahiz eta ahotsak ez dauden duela 25 bezain zehatz, kantu txiki honek merezi du arparen soinu ederrarengatik besterik ez bada ere.

Lam-ean

Lam-ean

Lam horrek, La Minor-ean esan nahi du, hots, kantu txiki hau La Minor tonalitatean dagoela.

Foisisen kanta

Hauxe da Foisisek konposatu eta kantatutako kantu bakarretakoa. Normalean koroak egiten zizkion Jose Garate "Foisis" baxujoleak JC Perezi.

Bideo osoa

Bideo osoa ikusi nahi duenak (55 minutu inguru) Producciones Serranoren webgunean du, sarrerako banner zabal batean klik eginda.

Eta pazientzia pixka bat baduzue ziur laster izango dugula P2P sareetan deskargatzeko moduan.

Gehiago

Itoizen jarraitzaileentzat beste erreferentzia batzuk Itoiz Tumblr webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu