Teknologia albisteak

Aurreskillers: Alphax VJren irudiak eta Goseren musika

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-06 : 19:09

Sarean dabil bolo-bolo bideo honen berri: Aurreskillers, Kill kill kill. Egiletzaren berri eman gabe zabaldu izan da, agian hedapen birala izan dezan. Baina Euskadi Irratian entzun dugu musika Gose taldearena dela, eta irudiei dagokienez, uste dugu Alphax VJ bideo-sortzaile bizkaitarra dela egilea.

Alphax VJ-k beste bideo batzuk ere sortu izan ditu euskal musikarientzat. Adibidez, Rafa Rueda eta Mikel Urdangarinentzat. Errealizazioagatik eta Interneteko konexioengatik, uste dugu egile bera dela.

Rafa Rueda, Argazkiekin zorretan.

Mikel Urdangarin, Inurriak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago