Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakasle honek uste du homosexualitatea gaixotasuna dela

Sustatu
2009-09-02 10:09

Euskal Jakintzan planteatu dute , hain irekiak ote gara errealitatean? Martxoan Alacanteko Unibertsitatean bioetikari buruzko hitzaldi bat erreferentziatu dute artikuluan. Bertan Gloria Maria Tomas y Garrido irakasleak homosexualitatea gaixotasun bezala izendatu zuen. Bideoa gazteleraz dago, ez dugu antzeko perlarik aurkitu euskaraz.

Hasierako galdera berreskuratuz: hain irekiak ote gara errealitatean? Ekainaren 27an, Harrotasunaren eguna zela-eta, bideo-inkesta egin zuten Elgoibarren.net-ekoek: Nola erreakzionatuko zenuke etxekoren batek homosexuala dela esango balizu?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu