A gripeaz informatzeko webgune ofizialak
2009-09-01 16:09
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak A gripeaz informatzeko webguneak ireki dituzte gaur. Espainiako Gobernuarena gaztelania hutsez dago, baina informazioko PDF batzuk beste zenbait hizkuntzatan ere jarri dituzte, eta irratirako iragarki hau ere euskaratu dute:
Iragarkiaren lokuzioa apur bat bitxia da, baina tira. Espainiako Gobernuaren Informaciongripea.es webgunetik lortu dugu audio klip hori, eta baita honako informazio orria ere:
Eusko Jaurlaritzaren webgunea Osanet atariaren barruan dago. Informazio telefono bat ere ireki da gaur, zeinean 11 hizkuntzatan erantzungo omen ditu Osakidetzak gripeari buruzko zalantzak.
Erantzunak kargatzen...