Teknologia albisteak

Google Translatek gaelikoa eta galesera itzultzen ditu jada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-01 : 11:09

Bederatzi hizkuntza gehitu ditu bere katalogora Google Translate zerbitzuak, horien artean galesera, Irlandako galeikoa eta yiddishera. Guztira 51 hizkuntza eta denen arteko hizkuntza-pareak hartzen ditu bere baitan Googleren kalitate nabarmeneko itzulpen automatikoko zerbitzuak. Euskara zerrendara gehitu dadin, testu korpus elebidun zabalak aurkitu beharko lituzke Googlek. Edo helarazi egin beharko litzaizkioke.

Gehitutako hizkuntzekin, 51 da kopuru totala eta 2.550 hizkuntza-pare eskaintzen ditu Googlek. Horien artean, Europako Batasuneko 23 hizkuntza ofizialak, maltesa eta irlandesa barne.

Gehitutako bederatzi hizkuntzak hauek dira:

Katalana eta galiziera, lehendik zeuden integratuta Google Translaten.

Zerbitzuaren kalitateari erreparatzeko, ikus nola ematen duen Google Translatek gaelikoz eta galesezko Wikipediako orri bana gaztelaniara itzulita:

Itzulpenak perfektua izatetik urruti ematen du adibide horietan, baina zertaz ari diren jakiteko balio du bederen.

Euskara noizko?

Hala dio Googlek bere FAQ edo galdetegian:

When will you support additional languages for translation?
We're working to support other languages and will introduce them as soon as the automatic translation meets our standards. It's difficult to project how long this will take, as the problem is complex and each language presents its own unique challenges.

In order to develop new systems, we need large amounts of bilingual texts. If you have large amounts of bilingual texts you'd like to contribute, please let us know.

Alegia, ez dirudi zein hizkuntzarekin dabiltzan aldez aurretik esaten dutenik. Hori bai, hizkuntza jakin baten gaineko itzulpena eskaini ahal izateko, testu elebidunen korpus handiak behar dituzte, eta inork eskura baditu, arren haiekin kontaktuan jartzeko eskatzen dute.

Inork eman ote die euskal testu elebidunen korpus handirik?

Erabilpenak

Web orri jakinak (URL bat emanda) edo testu pusketak itzultzeko balio du Google Translatek. Goian emandako estekekin egin ditzakezue aprobak. Baina beren beste zerbitzu batzuetan ere integratzen ari dira tresna hauek, adibidez Gmail-eko e-posta mezuen itzulpenean.

Aurtengo abuztuan, Google Docs zerbitzuan ere integratu du itzulpena Googlek. Gaztelaniaz baduzu Google Docs (oraindik ez dago euskratua) dokumentu jakin bat irekita dagoela, eman Herramientas>Traducir el documento eta ondoren xede-hizkuntza aukeratu.

Beste aplikazio interesgarri batzuk dira:

Erantzun

Sartu