Teknologia albisteak

Juan Valdes Burlatan

Erabiltzailearen aurpegia
Ekiñe
2009-09-04 : 16:09

Aurten ere Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek(*) abian jarri dute Nafarroako helduak euskalduntzeko kanpaina. Iazko ildoari jarraituz baina berrikuntza nabarmenekin, aste honetan martxan jarri da kanpaina hori Nafarroa osoan.

Burlatako irailaren 2ko kale ekintza batekin, hasiera eman zitzaion kanpainari.

Pasa den urtean kafearen kultura baliatu genuen metafora batzuk egiteko: ¿solo? ¿cortado?

Euskara ikasteko garaian jendeak izaten dituen eragozpen jakin batzuk gainditzeko saioa izan zen. Kafea helduen kulturaren parte den heinean ere, egokitzat jo zen metafora osatzeko. Esatekoari dagokionean joan zen urtekoari eutsi nahi diogu aurten ere bai: ¿Solo? Aprender euskera por tu cuenta es complicado, mejor en compañía.

Baina aurten orain arte ohikoak izan diren publizitate-elementuak alde batera utzi gabe, karteltxoa eta biorrikoak, ezohiko ekimenak ere jorratuko ditugu:

Kale ekintza: Nafarroako bost herritan Juan Valdes, asto eta guzti, bere emaztea eta semea irudikatuko dituzten hiru aktorek (Iñaki Zabala, Begoña Agundez eta Josu Zabala) Nafarroako euskaltegien gaineko informazioa emanen dute, eta gerturatzen zaizkien herritarrei kafe poteak (3.000) oparituko diezkiete. Ekintza fresko eta berri hori ondoko herrietan eginen da, beti goizez eta azoka-plazan: Burlatan (irailaren 2an), Agoitzen (irailaren 3an), Elizondon (irailaren 5ean), Irurtzunen (irailaren 8an) eta Lizarran (irailaren 10ean). Jarduera honen xede nagusia, beraz, herritarrak ustekabean harrapatzea da, beren atentzioa deitzea, jendearengana aurrez aurre hurbiltzeko aukera ematea, eta sinpatia handiz Nafarroako euskaltegien berri ematea.

Azukre sobretxoak (100.000) kanpainaren leloarekin Nafarroako elkarte eta hainbat tabernatan banatuko dira.

Euskafe kafe marka sortu dugu: kafe poteak banatuko dira kale ekintzetan.

www.euskafe.com: Euskara Zerbitzuen Sareak web orri bat ere prestatu du, non Nafarroako euskaltegien datuak eta loturak biltzeaz gain, kale ekintzan filmatutako irudiak ere jasoko eta hedatuko diren.

Helduen matrikulazio kanpainako laguntzaileak AEK, EOIP-IHEO, IKA eta Zubiarte euskaltegi publikoa dira, eta babesleak Baqu� Caf� eta Nafarroako Gobernua � Euskarabidea.

Aurrean duguna, beraz, kanpaina berria eta zaporetsua da, euskara dastatzeko gonbidapen ezin hobea egiten duena.

Hartu kafe bat euskararen normalizazioaren alde eta hurbildu zaitez euskaltegira! Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen gonbitea da. (*) Udalak: Agoitz-Aoiz, Antsoain-Ansoain, Aranguren, Atarrabia-Villava, Auritz-Burguete, Barañain, Baztan, Berriobeiti-Berrioplano, Berriozar, Bortziriak, Burlata-Burlada, Erroibar-Valle de Erro, Esteribar, Gares-Puente la Reina, Larraunaldea, Lizarra-Estella, Luzaide-Valcarlos, Orkoien, Oltza Zendea-Cendea de Olza, Etxauri, Bidaurreta, Sakana, Ultzamaldea, Uharte-Huarte, Zizur Nagusia-Zizur Mayor. Batzorde Nagusiak: Aezkoa, Erronkari-Roncal, Zaraitzu-Salazar.

Erantzun

Sartu