Itxura ez hain euskalduneko aurkezleak behar omen dira EITBn
Espainiako konfidentzial horietako batek dioenez, ETBko zuzendaritza albistegietarako aurkezle aldaketetan ari da pentsatzen, itxura hain ez euskalduna dutenak sartzeko. Itxura hori ematen ez duen fitxaketa posiblea Lourdes Maldonado kazetari gipuzkoarra izan daiteke, albistegietako aurkezlea gaur egun Antena3-n.
Konfidentzialek esaten dutena eta nola esaten duten sinestea arriskatua da, baina haiek dioten bezala aurkezten dizuegu hemen:
- Albistegietako detaile estetikoak aldatzekotan dira, aurreko garaiko irudiarekin hausteko. Plato eta dekoratuak aldatu, sintoniak eta irudien arteko gortinatxoak, horiek denak aldatzekotan egon daitezke.
- Goizean 8.30etatik 9.00etara albistegi bat ezartzekotan egon daitezke. El Confidencial Digital-ek ez du aipatzen hizkuntzarik, ea ETB1en edo ETB2n izango ote den.
- Izenburuan dio konfidentzialak Maldonadori EITBko zuzendariak, Alberto Suriok, eskaini diola lanpostua. Baina testuan Surio barik, beste bat aipatzen dute errekadista gisa: Roberto Montalvillo, albistegietako buru El Confidencial Digitalen arabera.
Aldaketa garerantzitsuena, ordea, aurkezleen itxura fisikoari dagokiona omen da. Zuzendatitza berriak itxura hau hartzen omen die gaurko aurkezleei:
- emakumeak, ilea laburregi.
- gizonezkoak, iparraldeko (sic) ezaugarri fisikoak.
Lortu nahi duten itxura berrian, aldiz, Lourdes Maldonado primeran sartzen da; honexegatik:
- aurpegi polita.
- ez du Euskal Herriko bereizgarri tipikorik.
Hemen Antena3eko albistegi batean Lourdes Maldonado aurkezpenak egiten:
Lourdes Maldonado Irunen sortu zen 1973. urtean.
Argi gera bedi: topiko hauek guztiak El Confidencial Digitalek aipatzen ditu.
Erantzunak kargatzen...