Harrigarria izan daiteke historia jorratzen duen Museo bat rock kontzertuak antolatzen ikustea. Viticus talde argentinarreko hiru kide Zumalakarregitarrak dira eta honela lotzen ditugu XIX. mendea eta XXI.ena Ameriketatik buelta bat eman ostean.
Gaur: Zumalakarregi Museoaren 20. urteurrena ospatzen jarraitzeko, Viticus rock talde argentinarraren kontzertua iluntzeko 21:30tan Ormaiztegiko frontoi irekian.
Egunero ez dira 20 urte betetzen eta aurtengoan Zumalakarregi Museoak badu zer ospatu. Gure helburua XIX. mendea da baina betidanik saiatu gara egun egungo bitartekoak erabiltzen berau gure erabiltzaileei helarazteko. Honela lortu dugu Argentinako rock talde batek gure web orrian arreta jartzea eta, azkenik, kontzertu hau antolatzea.
Erantzun
Sartu