Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009
2009-09-02 11:09
Hamalau saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.
Lau urte eta gero Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. 44 bertsolarik eman dut izena. Parte hartzeko aukera izan duten bertsolari guztiek esan diote baiezkoa Txapelketa Nagusiari.
Antolakuntza taldea urtebetean ari da Txapelketa Nagusia diseinatzen eta udaberrian saioak zehazten ibili da. Dagoaneko parte hartuko duten bertsolariekin lehen bilerak egin ditu. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.
Erantzunak kargatzen...