Teknologia albisteak

Amorebieta-Etxanoko Udalean informatikari laguntzaile lanpostua

Erabiltzailearen aurpegia
Amorebieta-Etxanoko Informatika Saila
2009-09-08 : 19:09

Informatikari laguntzailearen plaza aldi baterako bitarteko funtzionario lehiaketa-oposizio irekiz. Administrazio Berezia, Laguntzailearen Azpieskala, C taldea, 20. maila, derrigorrezko III. Hizkuntza Eskakizuna

Informatikari Laguntzaile plaza bat bitarteko langile batekin betetzeko oinarriak onartu dira 2009ko abuztuaren 20an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean.

Deialdiaren oinarriak, Udaletxeko iragarki taulan daude ikusgai eta baita udalaren web orrian ere.

ESKAEREN AURKEZPENA: Eskariak iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu (2009ko abuztuaren 28ko 164 zk.dun BAO) eta egutegiko hogei eguneko epean aurkeztu beharko dira, 2009ko abuztuaren 29tik irailaren 17ra arte.

Erantzun

Sartu