Teknologia albisteak
1

Aurrerakuntzak euskara prepositiboaren ezarpenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-09 : 10:09

Jesus Rubiok edo Erramun Gerrikagoitiak proposatutako euskara prepositiboaren ezarpenean, aurrerakuntzak ikusi ditugu aurtengo udan. Honakoa Bilboko aparkaleku bateko ordainketa-makinan aurkitu du batek:

Euzkal Errian Euzkaras Flickr-eko taldean agertu da aparkalekuko hori.

Beste adibide bat, abuztuko merkealdietan Zara dendetan ikusitakoa:


Argazkiak.org | DENA AN © cc-by-sa: sustatu

Gaztelaniaz, Todo a 5,99 saltzen zuten apal hauetan.

Euskara prepositiboa egitea Jesus Rubio idazleak proposatu zuen Euskararen Garabideak liburuan, 2002. urtean. Joxe Aranzabalek glosatu zuen orduan Sustaturako. Liburuan proposatzen den euskararen adibide bat, Aranzabalek aipatua:

Programa hau zuzenduta dago tu interesatuak an bikoizketa on filmak non interpretazio maila funtsezko elementua den.

2005etik blog batean jarraitu izan du Jesus Rubiok bere ideiak azaltzen: Balbula. Aurten artikulu bakarra dago ordea, urtarrilekoa.

Rubioren ideian jarraitzaileetako batek, Erramun Gerrikagoitiak, elikatzen du bloga halaber, euskara prepositiboan idazten.

Erantzunak

l.maguregui
2009-09-14 : 12:07



finlandesa ere da hizkuntza postpositivoa, baina erabiltzen dute halako estrukturak: "menu a 8 euroja", euskaraz "menua 8 eurotara" edo "menua a 8 euro".



a preposizioa frantzesetik edo hartua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu