Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Nafarroan Euskal Herria terminoa kendu nahi dute

EHBE
2009-09-23 : 19:09

Azken egun hauetan hainbat berri kezkagarri iritsi dira Nafarroako Foru Komunitatetik, baina atzokoak bereziki kezkatuta utzi gaitu. Nafarroan Euskal Herria termino kultural gisa ere ezabatu nahi dute eta, larriagoa dena, ikastetxeen autonomiaren aurka ekin eta testu liburuen zerrenda beltza osatu dute.

10

Gaztelerazko akats ortografikoak albiste dira

Sustatu
2009-09-23 : 19:09

Erdal egunkari guztiek aipatu dute albistea: EAJk eta EBk akats ortografikodun erdibideko zuzenketa aurkeztu dute legebiltzarrean, "hinundaciones" eta "aprovar" idatzita, "inundaciones" eta "aprobar" izan beharrean. Gazteleraz akats ortografikoak egitea albiste da.

UEUk udazkeneko eskaintza prest dauka

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-09-23 : 14:09

Udako ikastaroen oihartzuna oraindik desagertu ez denean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarren, Iruñean eta Biarritzen emango dituen udazkeneko ikastaroak aurkeztu ditu.

5

Jaurlaritzaren edukiak irekitzeko eta partaidetzarako proiektua: irekia.euskadi.net

Sustatu
2009-09-23 : 12:09

Dirudienez Eusko Jaurlaritzak euskadi.net atariaren edukia ireki nahi du, parte hartzeko eta edukien berrerabilpenerako elementuak gehituz. "Gobierno Vasco Irekia" deitu diote proiektuari.

3

Euskal gatazka garaikideen iruditeria, arte degeneratua

Luistxo Fernandez
2009-09-23 : 10:09

Presoekiko elkartasun mugimenduak Arralderekin egindako txantxak grazia izan du. Presoen irudiak debekatzeak irudimena piztu du, ezinbestean. Baina Donostiako ostiraleroko Etxerat-ekoem presoekiko elkartasun elkarretaratzean hartutako beste irudi hauek, irribarrerik gabe, beste era bateko pentsakizunak dakarzkite.


Copyleft: Indymedia

Euskaraz mintzatzeko guneak Iruñean: Sormen Tailerrak plazan dagoeneko

Iñaki Azkona Huércanos. Iruñeko Udalaren euskara koordinatzailea.
2009-09-22 : 20:09

Bi gune daude Iruñerrian azken urteotan familian, lantokian edo lagun artean euskaldunik ez duen jendeak euskaraz hitz egin ahal izateko: Mintzakidea alde batetik, eta eskualdeko udalek eta zenbait elkartek eskeintzen dituzten euskarazko ikastaroak. Iruñeko Udalak hogeigarren urtez antolatu ditu bereak.

1909/2009 Fasioren mendea

Igorreko Udala / Kultura Saila
2009-09-22 : 19:09

Bonifazio Arandia, Fasio trikitilariaren omenezko ekitaldiek jarraipena izango dute Igorren irailaren 23tik 26ra bitartean, bere jaiotzaren mendeurrena oroituz.

3

Patxi Lopez Moncloara

Imanol Murua Uria
2009-09-22 : 18:09

Horra Jose Luis Rodriguez Zapatero ordezka dezakeen liderra: Patxi Lopez. Esaldia Josu Erkorekaren blogean irakur dezakezue.

Esa facción de los socialistas está convencida de que la figura pública de López cuenta con la madurez y la aceptación pública suficientes como para desempeñar cumplidamente el papel de máximo candidato del PSOE en relativamente poco tiempo.

Anakoretak eta mistikoak

xme
2009-09-22 : 16:09

Aurtengo sail ofizialak orain arte eskaini digun kalitatearen bataz besteko onak behera egin du asteartean, guztiz asmatzen ez duen film bat ikusi ondoren, Aaron Schneider estatubatuarraren Get low, guztiz huts egiten duen bat eman baitute, Bruno Dumont frantziarraren Hadewijch.


Promoziokoa. Bill Murray eta Robert Duvall aurrez aurre Get Low filmean.

1

ETAk euskara ikastera behartuko ditu kideak

Josu Lezameta Jozulin
2009-09-22 : 10:09

Vasco Press-ek lortu omen du ETAren arautegi berria, aurreko "dekalogoa" ordezkatzera omen datorrena, eta bertan irakurri dutenaren arabera (euskaraz, diot nik) etarren hemendik aurrera euskara bakarrik erabiliko da barneko komunikazio orotan. Zer esanik ez zuzendaritza karguetan aritzeko. Agentziakoa La Razonen jaso duen kazetariaren iritziz "ETA impone el vasco", baina lasai, aurrerago esaten baitu epe laburrean ikas dezaketela ez dakitenek.

Eleka Simo Network azokan izango da Opentrad sistemarekin

Eleka Ingeniairtza Linguisitkoa, S.L. ; Ainhoa Salegi
2009-09-22 : 09:09

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Imaxin-Software, Galiziako enpresa, Simo Network azokan izango dira Opentrad itzultzaile automatikoa (www.opentrad.com) erakusten. Simo Network gaurdanik (irailak 22) 24ra Madrilen izango den nazioarteko azoka profesionala da, eta enpresentzako IKT zerbitzuak, produktuak eta konponbideak erakustea eta sektoreko enpresen elkar-ezagutza bultzatzea izango ditu helburu.

1

Alzheimerraz kontzientziatzeko street marketin kanpaina

Sustatu
2009-09-21 : 19:09

Street-marketin adibide hau To i or not to be blogean ikusi genuen udan, eta ikusgarria izateaz gain, aproposa da gaurko egunerako, irailaren 21a baita alzheimerraren nazioarteko eguna.

Zinemaldia: dena ez da glamourra

Elena Laka
2009-09-21 : 18:09

Zinemaldian badago glamourra, gauetako aurkezpenetan-eta, jaietan. Festa-soinekoak (ze guapa Barbara Goenaga soineko urdin ilun luzearekin), trajeak, orrazkera-batuak. Ostera filmak ikustera joaten direnen artean beste estilo bat nagusitu ohi da: pasta beltzeko betaurrekoak, kolore beltza jantzietan, itxura modernoa bai-baina-ez (Ruper Ordorikaren antzeko estiloa-edo). Moda-moda ez, baina itxura zaindua.

1

Mendebaldeko txepelkeriak, Ekialdeko izugarrikeriak

xme
2009-09-21 : 17:09

Astelehen goiz honetan, Zinemaldiko sail ofizialean, bi film eskaini dizkigute, bi zinema-mota desberdin baino gehiago, bi unibertso diferenteetatik sortuak ziruditenak: Christophe Honoré frantziarraren: Non ma fille tu n'iras pas danser ("Ez, alaba, ez zara dantzara joango", "Making plans for Léna" izenburuaz zabaldu dena), eta Lu Chuan txinatarraren "City of Life and Death" (edo Biziaren eta Heriotzaren Hiria, jatorrizko izenburu ez zaigu eman).

4

Egin gabe dagoen historia batendako harria

xme
2009-09-21 : 13:09

Euskal zinemaren maratoian bertako produkzio guztiak nahas-mahas eskaini ordez, aurten Zinemira izeneko saila sortu dute, eta horren barruan bart gauean estreinatu zen Josu Martinezek egindako dokumentala, Itsasoaren alaba, non bi urte zituela GALek aita hil zion umea, 25 urte geroago, gizon hura nor zen jakiten saiatzen den.

1

Zarata isiltzeko kaskoak

Gari Araolaza
2009-09-21 : 11:09

Asteburuan Mr. Big taldearen kontzertuan egon naiz. Taldeko gitarra jole Paul Gilbertek beti kaskoekin jotzen du, zarata kentzen diote kasko horiek. Nolabait esateko, isiltasuna "sortzen" dute.

Paul Gilbert in Bilbao

Munduko twitterlariak good morning esaten

Sustatu
2009-09-21 : 09:09

Munduko 11.000 twitter erabiltzaile eguneko 24 orduetan zehar egunon esaten, bideo batean islatuta.

GoodMorning! Full Render #2 from blprnt on Vimeo.

  • Berdez goizean goiz botatako tweet-ak dira.
  • Laranjaz goizeko 9ak bueltan botatakoak.
  • Gorriz, goizean zehar baina beranduago botatakoak.
  • Beltzez, goizetik kanpokoak, "ordutegi arraroetan" jasotakoak.

Zaurietan arakatuz

xme
2009-09-20 : 18:09

Zorteko izan gara igande honetan Zinemaldiko sail ofizialera etorri garenok, erakutsi dizkiguten bi filmak zinez ederrak izan baitira, guztiz estilo eta izaera desberdinetakoak izan arren: Juan José Campanella argentinarraren El secreto de sus ojos, batetik, eta Matthias Glasner alemaniarraren This is love, bestetik.


Promoziokoa. Soledad Villamil eta Ricardo Darin El secreto de sus ojos filmean.

Manhattan Short Film Festivala EITBn

EITB
2009-09-20 : 12:09

EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak Manhattan Short Film Festival-en film laburrak proiektatuko ditu berriz ere aurten. Etorri nahi baduzu izena eman manhattanshort@eitb.com helbidean!!

7

Goenkaleko Arraldeko ekitaldi faltsua baimendu zuen atzo Baltasar Garzon epaileak

Sustatu
2009-09-20 : 12:09

Presoen aldeko Askatu.org webguneak zabaldu zuen ekitaldi faltsu baten berri, Arralden atzo, hilak 19, egitekoa zen bazkaria, Goenkaleko hiru aktoreren argazkiekin. Ziria zen, eta Dignidad y Justiciak koska egin zuen, hura debekatzeko eskatuz Entzutegi Nazionalari. Entzutegiko Baltasar Garzonek, berriz, atzo bertan debekua ezetsi eta ekitaldia baimendu egin zuen. Kontua biribiltzeko, gaur ABCk dio Arraldeko ekitaldia egin egin zela atzo.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››