Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztelerazko akats ortografikoak albiste dira

Sustatu
2009-09-23 19:09

Erdal egunkari guztiek aipatu dute albistea: EAJk eta EBk akats ortografikodun erdibideko zuzenketa aurkeztu dute legebiltzarrean, "hinundaciones" eta "aprovar" idatzita, "inundaciones" eta "aprobar" izan beharrean. Gazteleraz akats ortografikoak egitea albiste da.

Erdal albistegi guztiek aipatu dute albistea:

ABC egunkariak ere atera du , noski. Agian, jakin gabe egunkari horrek berak lehenago ere erabili duela aprovar aditza (bigarren paragrafoaren amaieran).

Testuaren akats horiei larritasunik kendu gabe ere... euskarazko akats gogorrak sarri erakutsi ditugu Sustatun , Mihiluzen eta Euzkal Errian Euzkarasen. Baina hedabide horiek sekula ez dituzte euskaraz egiten diren astakeriarik salatzen. Gaztelerazkoak bai, horiek albiste dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu