Street-marketin adibide hau To i or not to be blogean ikusi genuen udan, eta ikusgarria izateaz gain, aproposa da gaurko egunerako, irailaren 21a baita alzheimerraren nazioarteko eguna.
Bideoa alzheimerdun senideen Afal elkartearena da. 1 GBko pendriveak jarri dituzte salgai Memoria oparitu lelopean.
Irailaren 10etik hona hainbat ekitaldi antolatu digu Afagi Gipuzkoako Alzheimerdun gaixoen sentiartekoen elkarteak. Programa (pdf) gaur itxiko dute Donostiako Koldo Mitxelenan gazteleraz eskeiniko duten hitzaldi batekin "Egungo egoera eta perspektibak dementzien diagnosian eta tratamenduan".
Gai honen inguruan, Neure hegitik blogean kanpaina interesgarru baten berri izan nuen abuztuan.