Teknologia albisteak
3

Patxi Lopez Moncloara

Erabiltzailearen aurpegia
Imanol Murua Uria
2009-09-22 : 18:09

Horra Jose Luis Rodriguez Zapatero ordezka dezakeen liderra: Patxi Lopez. Esaldia Josu Erkorekaren blogean irakur dezakezue.

Esa facción de los socialistas está convencida de que la figura pública de López cuenta con la madurez y la aceptación pública suficientes como para desempeñar cumplidamente el papel de máximo candidato del PSOE en relativamente poco tiempo.

PSOEko txori txiki batek diputatu jeltzaleari esan dio alderdi barruan ugaritzen ari omen diren kritiko horietako batzuek aurkitu dutela Rodriguez Zapatero ordezka dezakeen liderra: Patxi Lopez! Eta zurrumurruak sinesgarritasuna izan dezakeela argudiatzen du, gainera, Erkorekak.

Erantzunak

Mikel L.
2009-09-22 : 19:29

On Pelaio berria izan daiteke Patxi. Bata zein bestea espainolen etsaien garaile dira, lehena mairuena eta bigarrena abertzaleena ;-)

Iker XimeneZ
2009-09-22 : 19:30

Patxi LopeZ AlvareZ Moncloara heltzeko garaia ailegatu da.

Orain arte Moncloako presidenteek "Z" izan dute abizenetan:

- Adolfo SuáreZ GonzáleZ,

- Leopoldo Calvo-Zotelo BuZtelo

- Felipe GonzáleZ MárqueZ,

- Jose Maria AZnar LópeZ

- Jose Luis RodrígueZ Zapatero

hurrengoa, zergatik ez:

- Patxi LopeZ AlvareZ

Kasualitatea? ezustekoa? sinistu ezinezko istorioa? patuaren jokoa? Zergatik markatzen dute "Z"-k Moncloaren bidea? serendipiak dira?

Jarraitu adi hurrengo gertaerei.

sapi
2009-09-22 : 19:43

Berri hau "WTF" sailera mugitu, mesedez...

Erantzun

Sartu