Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETAk euskara ikastera behartuko ditu kideak

Josu Lezameta Jozulin
2009-09-22 10:09

Vasco Press-ek lortu omen du ETAren arautegi berria, aurreko "dekalogoa" ordezkatzera omen datorrena, eta bertan irakurri dutenaren arabera (euskaraz, diot nik) etarren hemendik aurrera euskara bakarrik erabiliko da barneko komunikazio orotan. Zer esanik ez zuzendaritza karguetan aritzeko. Agentziakoa La Razonen jaso duen kazetariaren iritziz "ETA impone el vasco", baina lasai, aurrerago esaten baitu epe laburrean ikas dezaketela ez dakitenek.

Galdera asko eta txiste erraz mordoa egin liteke honetaz: Hizkuntz eskakizunak paratuko dituzte? Azterketak? Atarikoa, idatzia eta ahozkoa? Zuzendaritzarako oposaketetan zenbat puntu euskarari?

Baina nik zalantza bakarra dut: Berri hauek norbaitek "filtratzen" dizkie ala zuzenean asmatu egiten dituzte? Bueno, bale, arrazoi duzue, ez dut zalantzarik.

La Razón egunkari espainiarrak dakarkigu berria R.N. izeneko norbaiten bitartez eta guri Joxe Teknopatak eman digu albistea Twitterren.


Argazkiak.org | larazon © cc-by-sa: Jozulin

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu