Manhattan Short Film Festivala EITBn
2009-09-20 12:09
EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak Manhattan Short Film Festival-en film laburrak proiektatuko ditu berriz ere aurten. Etorri nahi baduzu izena eman manhattanshort@eitb.com helbidean!!
Mundu osoan egiten diren film labur onenen isla da Manhattango Film Laburren Jaialdia. New Yorken ezarrita, hainbat herrialdetako 500 film labur baino gehiago jasotzen ditu urtero. "Mundu bat, aste bat, jaialdi bat" lelopean, film laburrak, zein sortzaileak, bultzatzeko asmoa dauka, planetako ikus-entzule guztiei proiektu komun batean parte hartzeko aukera eskaintzeaz gainera.
2007tik, abentura zinematografiko honetan ibili da Bilbo; orain, Bartzelonan, Madrilen, Salamancan eta Vicar herrian ere izango da jaialdia lehenengo aldiz.
Erantzunak kargatzen...