Teknologia albisteak
1

Zarata isiltzeko kaskoak

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza
2009-09-21 : 11:09

Asteburuan Mr. Big taldearen kontzertuan egon naiz. Taldeko gitarra jole Paul Gilbertek beti kaskoekin jotzen du, zarata kentzen diote kasko horiek. Nolabait esateko, isiltasuna "sortzen" dute.

Paul Gilbert in Bilbao

Noise Cancelling headphones

Noise Cancelling headphones

Horrela esaten zaie: kanpoko zarata ezeztatzen duten aurikular edo kaskoak. Bose markak asmatu zituen duela zenbait urte eta orain denda askotan aurkituko dituzu.

Paul Gilbert gitarra joleak entzumen arazoak ditu eta babesteko erabiltzen ditu kasko horiek. Bide batez, kasko horiek monitore moduan erabiltzen ditu, eta hobeto kantatu eta gitarra jotzen laguntzen diote,

Oinarria

Oinarri sinplea da, baina teknikoki egiteko zaila: imajina dezagun entzuten ari garen soinu uhin bat. Orain, sor dezagun beste soinu uhin bat, berdin berdina, baina kontrakoa. Hau da, bat gora doanean bestea behera joango da, ispilu batean bezala. Sinplifikatuz, bigarren uhin hori ongi sortzea lortzen badugu, ez dugu ezer entzungo, bi uhinen gehiketa beti 0 izango bait da.

Gaia hau baino konplexuagoa da bozgorailuekin gela batean gaudenean, zer ikusia izango dutelako soinu iturriarenganako distantziek eta hormek sortutako erreboteek. Aldiz, kasko edo aurikularren kasuan, ingurune askoz kontrolatuagoa da eta merkatuan lan hori egiten duten produktu asko daude jadanik. Zenbait autotan ere ezarri da sistema, eta motorraren zarata gutxitzeko balio du.

Gehiago:

Erantzunak

Xabier Eskisabel
2009-09-21 : 17:44

Paul Gilbertek kasko horiek erabiltzea urteen poderioz entzumena galtzen joan delako uste dut dela.


Azpikaldean Marty Friedmanekin batera Japongo Rock Fujiyama TV programan egindako saio bikain eta katxondoari begirada bat botatzea merezi du.



Erantzun

Sartu