
Web proiektu batean bezeroari giltzak pasatzeko orduan, pasahitzak banatu behar izaten dira, webgunea kudeatzeko. Lan hori neuri tokatzen bazait, politika argia izaten dut: ez bezeroari pasahitzak erabakitzen utzi, eta neuk banatu gakoak. Eta beti, aholku berarekin: "Ikusi duzue Memento? Memoriarik gabeko gizonaren filma? Hark bezala egin gauzak ez ahazteko: tatuatu pasahitza".
Laugarren urtez Kosmodisea martxan da berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen honek, ikasle, irakasle eta eskola desberdinak batuko ditu aurten ere, talde lanean proiektu berritzaileak sortzeko asmotan. Talde lanaren eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien bitartez kultura ekintzaile eta digitalaralekin bat datozen konpetentzia eta balioak sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da Kosmodisea.
Kalean galdetuz gero zein den jantzitradizionaleen artean gure ikurra, zalantzarik gabe, ia jende guztiak txapela esango luke. Euskal Herrian zein kanpoan; izan ere, italieraz basco esaten zaio... Bitxia da, txapela Euskal Herrian XIX. mendearen erdi aldean zabaldu zelako, duela gutxi, esateko.
Promoziokoa: © Zinemaldia
vidECO-n parte hartzeko epea Urriak 18rarte luzatu da. vidECO Mare Urdina-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Lanak mugikorrarekin, argazki kamerarekin edo bideo kamararekin grabatu daitezke. Bi minutuko lanagatik, sari galantak.
Madrileko ABC egunkariak argitu zuen duela egun batzuetako azal batean Espainiako Gobernua zertan izango den munduko ekoizlerik onena: langabezia sortzen!
Argazkiak.org | Munduko ekoizlerik handiena © cc-by-sa: goioarana
Larunbat arratsaldean jakinarazi dituzte Donostiako Zinemaldiko sariak, eta egunez egun lehian zebiltzan filmak aipatzen eta epaitzen ibili garenez gero, gisakoa izango da halaxe adierazi didate Sustatuko arduradunek behintzat sariak zer iruditu zaizkidan esatea.
Promoziokoa. Cao Yu txinatarraren Biziaren eta Heriotzaren Hiria, Urrezko Maskorra 2009an.
Garai modu honetan hasi ziren krisi hotsak orain dela urtebete. Orduz geroztik, komunikabideek etengabe hitz egin dute gaiaren inguruan. Baina ez natorkizue krisiaz hitz egitera, euskarak krisi garaian ere lan munduan duen garrantzia azpimarratzera baizik. Izan ere, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu. Eta arlo horretan egiten dute bat hain zuzen, krisiak eta euskarak.
Aurtengo Donostiako Zinemaldia amaitzera doa. Sail ofizialean, bihar eskainiko dute Rodrigo García-ren "Mother and child", Samuel L. Jackson eta Naomi Watts agertzen diren film estatubatuarra, baina hori lehiaz kanpo emango da. Lehiaketan parte hartzen duten azken bi filmak gaur bota dituzte: Isaki Lacuesta espainiarraren Los condenados eta Jeon Soo-il korearraren Yeong-do Da-ri edo "I came from Busan", Busandik etorri nintzen: ez batak ez besteak ez dute alaitu azken egunotan nagusi izan den tonu grisa; altxatu ordez are gehiago hondoratu ote duten esango nuke.
Promoziokoa. Park Ha-seon aktorea Yeong-do Da-ri filmean.
Rodriguez Zapaterok ez zuen nahi prentsan bere 14 eta 16 urteko alaben argazkirik azaltzea, eta orain arte horrela izan da. Espainiko Gobernuko presidentearen azken bidaia ofizialean, baina, alabak eraman ditu, eta horrek eztabaida sortu du. Baina oraingoak hautsak harrotu ditu du: bere alaben argazki bat sare osoan zehar barraiatzen ari da azken orduotan, Twitterren besteak beste.
Gipuzkoako Euskara Zuzendaritza Nagusiak gaur goizean aurkeztu ditu Donostian bere hausnarketa estrategikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Datozen urteotarako aurreikusten dituzten aldaketak eta, batez ere, 2010. urtean krisialdiak eragingo dituen murrizketak azaldu dituzte.
Fikziozko euskal film luzeak hain urri ditugunez, zorionekoak gara zerrendari beste bat eransten diogun bakoitzean. Oraingoan Zorion perfektua iritsi da, Anjel Lertxundiren eleberrian oinarriturik Jabi Elortegik zuzendu duen pelikula, Zinemaldiko Zabaltegi sailean eskaini dutena, perfektua ez den arren maila txukuna lortu duena.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailak aldizkari elektroniko bat argitaratzeari ekin dio aurtengo irailean: Zuzen. Lehen aleak bi atal nagusi ditu, sailak bezala, Justizia eta Herri Adminiztrazio (sic).
Argazkiak.org | Adminiztrazio © cc-by-sa: sustatu
Telegarraio unitatea erabiltzean ondorengo prozedura jarraitu beharra dago:
Gaur egun 51 hizkuntza darabil Google Tranlate arrakastatsuak itzulpenak egiteko, baina horien artean ez dago euskara. Baliabide gutxiagoko hizkuntza batzuk sartuta daude lista horretan; uda honetan bertan gehitu dituzte galegoa, galesera, gaelikoa eta islandiera (320.000 hiztun); aurreko urtean gehitu zuten katalana. Orduan, zergatik ez dute sartzen euskara? Arrazoiak bi izan daitezke: hizkuntza oso diferentea delako eta testu elebidun gutxi dutelako.
Aski kementsu ekin bazion ere, azken aldera indarra galduz doa Zinemaldiko sail ofiziala, gaur erakutsi dizkiguten biak behintzat ez dira zinematografiaren historiara pasako: batetik La mujer sin piano (Pianorik gabeko emakumea) Javier Rebollo espainiarraren itxuragabekeria jasanezina, eta bestetik 11'e 10 kala (10 to 11 edo Hamaikak hamar gutxi) Pelim Esmer turkiarraren bitxikeria, ondo hasi arren bidean galtzen dena.
Ubuntu sistema eragile librea doan eta erraz jartzeko aukera daukagu gaur(irailak 24) Arrasateko gazte bulegoan. Gazte Bulegora hurbiltzen direnek, ordenadorea sistema eragile librearekin eta euskaraz eroango dute. Izan ere, install party honetako gauzarik garrantzitsuena, jendeak bere ordenadorean software libre eta euskalduna euskaratzea izango da, 18.00etatik aurrera.
Hotelean nago. Egun santu osoan hamakan botata, kresalak ilea laztuta, krema, izerdi eta ur gazi nahastea larru-azalean itsatsita... Gogoak afarirako ilarara narama. Ingurukoei eder egotearen gaixotasunak gogor eraso die. Usainetan igartzen da gehien: perfume, gomina, after-shave eta afer-sun usainak nahasten dira, ia proportzio berean. Haluzinatuta nago. Azal gorritu horiek maletan zeramaten jantzirik dotoreenek estaltzen dituzte.
Creative Commons Aitortu © cc-by-sa: Duncan Rawlinson
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goiena Telebistak elkarlanean ekoizturiko GipuzkoaKultura saioa estreinatuko da gaur euskarazko toki telebistetan. Gipuzkoa 2.0 egitasmoak bere baitan hartzen duen ekintzetako bat da hau. Saioa eguaztenero emitituko da (prime timean) telebistetan eta interneten Tokiko.tv eta Gipuzkoakultura.net atarietan ikusi ahalko da. Esther Ferrer performance artista da lehen saioan protagonista.
Asteazken goiz honetan ikusitako bi filmak komentatuko ditugu: sail ofizialean bota duten "Blessed(2009_film)" ("Bedeinkatuak"), Ana Kokkinos australiarrarena, eta Zinemiran eman duten "La máquina de pintar nubes" ("Hodeiak margotzeko makina"), Patxo Telleria eta Aitor Mazo bilbotarrek zuzendua. Bietan agertzen dira familia-kontuak, gurasoen eta nerabeen belaunaldiak, baina hor amaitzen dira antzak oro.
Azken egun hauetan hainbat berri kezkagarri iritsi dira Nafarroako Foru Komunitatetik, baina atzokoak bereziki kezkatuta utzi gaitu. Nafarroan Euskal Herria termino kultural gisa ere ezabatu nahi dute eta, larriagoa dena, ikastetxeen autonomiaren aurka ekin eta testu liburuen zerrenda beltza osatu dute.