Teknologia albisteak
1

Nafarroan Euskal Herria terminoa kendu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia
EHBE
2009-09-23 : 19:09

Azken egun hauetan hainbat berri kezkagarri iritsi dira Nafarroako Foru Komunitatetik, baina atzokoak bereziki kezkatuta utzi gaitu. Nafarroan Euskal Herria termino kultural gisa ere ezabatu nahi dute eta, larriagoa dena, ikastetxeen autonomiaren aurka ekin eta testu liburuen zerrenda beltza osatu dute.

Egun hauetako erasoei erantzuna ematea proposatzen du Euskal Herriak Bere Eskolak, ikuspegi pedagogiko zein politikotik oso larriak direla uste baitu. Alde batetik testu-liburuen inguruko azterketa egin beharrean zeintzuk ezin diren erabili eta zeintzuk erabiltzea derrigorrezkoa esaten dute. Testu-liburuak erabiltzea, eta ideologia konkretu batekoak, gainera, beharrezko bilakatu nahi dute. Gainera ikastetxeen autonomia ere pikutara botatzen dute. Ikastola batek ezin al du bere material propioa erabili? Berako ikastetxe batek ezin al du ikasi Hondarribiarekin egondako harremanak?

Bestetik politikoki ere eraso handia da, Euskal Herria, EAEko gobernuak ere onartzen duen terminoa, kanpora bota nahi dutelako, arrisku ekonomikoan jarriz horri ezetz esaten dioten ikastetxeak.

Hau dela eta EHBEk deialdia luzatu die Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa behar dutela uste duten pertsona eta eragileei egoera honi erantzuteko.

Informazio gehiagorako Euskaleskola.org

Erantzunak

Sustatu
2009-09-24 : 11:32

Gara egunkariak argitaratu du gehiago kontu honi buruz.


Erantzun

Sartu