Teknologia albisteak

Eleka Simo Network azokan izango da Opentrad sistemarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Eleka Ingeniairtza Linguisitkoa, S.L. ; Ainhoa Salegi
2009-09-22 : 09:09

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Imaxin-Software, Galiziako enpresa, Simo Network azokan izango dira Opentrad itzultzaile automatikoa (www.opentrad.com) erakusten. Simo Network gaurdanik (irailak 22) 24ra Madrilen izango den nazioarteko azoka profesionala da, eta enpresentzako IKT zerbitzuak, produktuak eta konponbideak erakustea eta sektoreko enpresen elkar-ezagutza bultzatzea izango ditu helburu.

Eleka eta Imaxin elkarlanean ari dira Opentrad itzultzaile automatikoa merkaturatzen eta bezeroei eleaniztasun-egoerak bideratzeko konponbideak eskaintzen. Simo Networkera joateko helburua da Estatuko merkatu-kuota handitzea eta balizko bezero berriengana iristea.

Simo Network azoka bisitatzearekin batera, Opentradek webgune berritua aurkeztuko du. Webgunean erabiltzaileak testuak eta dokumentuak itzuli ditzake edota beste webgune batzuetan nabigatu eta itzuli aldi berean. Gune berriak 15 hizkuntza-bikote baino gehiago eskaintzen ditu. Horien artean: ingelesa, errumaniera, frantsesa, katalana, portugesa eta galiziera.

Bisitatu Opentrad Simo Networken, 9. pabiloian, A28 standean

Erantzun

Sartu