Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goenkaleko Arraldeko ekitaldi faltsua baimendu zuen atzo Baltasar Garzon epaileak

Sustatu
2009-09-20 12:09

Presoen aldeko Askatu.org webguneak zabaldu zuen ekitaldi faltsu baten berri, Arralden atzo, hilak 19, egitekoa zen bazkaria, Goenkaleko hiru aktoreren argazkiekin. Ziria zen, eta Dignidad y Justiciak koska egin zuen, hura debekatzeko eskatuz Entzutegi Nazionalari. Entzutegiko Baltasar Garzonek, berriz, atzo bertan debekua ezetsi eta ekitaldia baimendu egin zuen. Kontua biribiltzeko, gaur ABCk dio Arraldeko ekitaldia egin egin zela atzo.

Zabaldu.com-en ere azaldu da gai hau, atzoko Berriako albistea ardatz hartuta:

Zera dio gertatukoari buruz Vocento taldeko ABC egunkariak, gaur igandea, hilak 20:

Por otra parte, el juez también autorizó otro homenaje que se celebró ayer en la localidad guipuzcoana de Arralde y que consistió en una comida y en una manifestación de apoyo a los presos de ETA. Las Fuerzas de Seguridad informaron con la urgencia que se les requirió de que no disponían de más información sobre esta convocatoria que la derivada de la página «www.askatu.org»

Hemen ikusten ahal da kartel faltsu osoa. Goenkaleko hiru aktoreetan bik photoshop ukituak dituzte, Berriak dioenez. Haien ondoan, lema argia, Maite zaituztegu. Hernaniko alkateak, Marian Beitialarrangoitiak, atxilotu batzuei zuzenduriko esaldi horrek Entzutegi Nazionalean salaketa ekarri zion. Harrezkero, debekatutako adierezpenen zerrendan dago esaldi hori, presoen argazkiak azken aldi honetan bezala.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu