Teknologia albisteak

Munduko twitterlariak good morning esaten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-21 : 09:09

Munduko 11.000 twitter erabiltzaile eguneko 24 orduetan zehar egunon esaten, bideo batean islatuta.

GoodMorning! Full Render #2 from blprnt on Vimeo.

  • Berdez goizean goiz botatako tweet-ak dira.
  • Laranjaz goizeko 9ak bueltan botatakoak.
  • Gorriz, goizean zehar baina beranduago botatakoak.
  • Beltzez, goizetik kanpokoak, "ordutegi arraroetan" jasotakoak.

Mapak ikusgarri uzten du I. eta III. munduen arteko aldea. Apenas ikusten da Afrikan twitter bidez egunon esaten duenik.

Baina twitterzale euskaldunen argiak ere ez dira ikusten bideo horretan: egunon euskaraz esaten duten horiek ez ditu kontuan aplikazio honek. Katalana bai, tweet bat dago Bon dia esaten duena, baina ez katalana aintzat hartu dutelako, eguneraketa horrek gaztelera ere erabiltzen duelako baizik:

Bon dia, Buenos dias, hoy empezamos un nuevo Jamón , ¿gustais?

Eguna jamoi berriarekin hasi edo ez, egun on guztioi.

Erantzun

Sartu