Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Euskal Wikipedia: sorrera eta egungo egoera

Mondragon Unibertsitatea
2009-12-04 : 17:12

Aste honetan Mikel Iturbe izan dugu hizlari "Mondragon Unibertsitatearen euskararen astean Euskal Wikipediaren sorreraz eta egungo egoeraz. Mikel Iturbe Euskal Wikipediako administratzailea da eta Goi Eskola politeknikoan ingeniaritza informatikoa ikasten ari da.

1

Internet eta Gobernuaren arteko talka: bilkurak gaur, baita Bilbon ere

Sustatu
2009-12-04 : 15:12

Sekulako zalaparta sortu du azken egunetan Espainian Interneteko p2p sareen kontra Gobernuak egin nahi izan zuen lege-erreformak. Interneteko burrundara hori, agian sekula baino arinago edo ozenago, zalaparta mediatiko ere bihurtu da, eta ondorioz zalaparta politiko ere bai. Paradigma aldaketa gertatu dela ere uste dute batzuek. Eta kontuak jarraitzen du, gaur bilkurak daude deituta han hemenka, eta Bilbon da bat, Areatzako plazan, Arriagaren aurrean, 20.00etan.

1

Buber sarien irabazleak uko egin dio sariari

Sustatu
2009-12-04 : 15:12

Jaurlaritzaren, SPRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz Internet&Euskadi elkarteak antolatutako Buber Sarien irabazleak uko egin dio saria jasotzeari. José A. Pérez Mimesacojea blogaren egileak hainbat arrazoi eman ditu sariari uko egiteko:

  • Sarien irizpide falta nabarmena. OTko abeslari katalan batekin eta korrikalari foro batekin lehian egon da, sari hori eskuratzeko, mimesacojea.
  • Erakundeek Internet bultzatu nahi badute, badaukate zer egin eta zertan xahutu dirua.

Eskerrikaskoandereño.com-en aurkezpena: Andereñoekin zorretan

Sustatu
2009-12-04 : 11:12

Eguneraketa, 13.30. eskerrikaskoandereño.com webgunearen aurkezpena zuzenean eman ondoren, hor dago denontzat irekita: webgune bat andereñoei zenbat zor diegun oroitu eta aitortzeko.


Kontxita Beitia andereñoa, Donostiako Zurriola ikastola Ramon Mª Lili kalean zegoenean, Belen, Miren eta Ibon ikasleekin (1969).

1

Bertso finaleko zenbait finalista, doako saio batean Orion

Errikotxia Bertsozale elkartea
2009-12-04 : 09:12

Abenduaren 6an, igandearekin, gaueko 22:30ean bertso saioa izango da Orioko Karela Kiroldegian. Bertsolariak hauexek izango dira: Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Gai emailea Unai Manterola izango da, eta sarrera doan.

2

Nolatan bereizi zituzten sumario nagusia eta ekonomikoa? (4)

imanol murua uria
2009-12-04 : 09:12

Egunkaria itxi zutenean, 2003ko otsailaren 20an, hamar lagun atxilotu zituzten, bost egun inkomunikatuta eduki zituzten eta, gehienak torturapean, galdekatu egin zituzten. Guardia Zibilaren aurreko polizi deklarazioa egin zuten aurrena, eta Juan del Olmo epailearen aurreko deklarazioa egin zuten gero. Egunkaria-ren egoitza guztiak eta atxilotuen beste lantokiak —Jakin, Argia, Herri Irratia, Plazagunea— miatu zituzten, eta ordenagailu ugari eta milaka agiri eraman. Baina ez atxilotuek presiopean egindako galdeketatan, ezta milaka agiri horietan ere, ez zuten Egunkaria ETArekin lotzen zuen erantzunik edo zantzurik lortu. Ikerketaren abiapuntu izan zen susmoa, Egunkaria-ren eta ETAren artean diru harremana zegoela alegia, frogatu ezinik jarraitzen zuten.

11 egun falta dira

Nazioartean Egunkaria auziari buruzko informazioa zabaltzeko

Gari Berasaluze
2009-12-04 : 08:12

Egunkariaren Alde Elkarteak atari digital berria abiarazi du: egunkaria.info/international Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak, eta helburua "atzerriko kazetariak, erakundeak eta beste auziaz informatzea da".

Euskararen eguna dela eta, Munitibar, Etxebarri eta Mendexako ezker abertzalearen adierazpena

Bizkaiko Ezker Abertzalea
2009-12-03 : 18:12

Gaur, euskeraren eguna dela eta, hainbat erakunde euskararen aldeko adierazpenak irakurriko dituzte, hori dela eta Munitibar, Etxebarri eta Mendexako ezker abertzaleko hautetsiek beraien irakurketa azaldu dute. Bertan PNVren jarrera salatzen dute UEMAtik, Udal Euskaldunen Mankomunitea, ateratzeko erabakia kritikatuz.

3

Tuentik euskaratzea iragarri du gaurko, baina momentuz gutxi batzuek dute aukera

Sustatu
2009-12-03 : 13:12

Azaroan erakutsi zuen Sustatuk nola Goenkalen Tuenti euskaraz agertu zen, eta litekeena zela laster euskaratuta egotea. Ba, Tuentik gaur iragarri du dagoeneko Tuenti erabilgarri dagoela "Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan". Prentsan ere hasi da irtetzen, Vocenton eta prentsari errepasoa eginez Euskadi Irratian ere bai. Baina sartu sartu gara, eta gaztelaniaz ageri zaigu, eta ez dugu preferentzietan hizkuntza aldaketarik ikusten. Lagun bati konfiguratu diote eta pantallazo batzuk utzi dizkigu.

1

Luis Bandres joan zaigu

Inaki Irazabalbeitia, Elhuyar Fundazioa
2009-12-03 : 13:12

Luis Mari Bandres Unanue Elhuyarren sortzaileetako bat eta lehen lehendakaria zendu da. Eritasun luze baten ondorioz joan zaigu euskararen normalizazioaren esparruko ekimen askotan pertsona giltzarria izan dena.

2

Nola egin Youtubeko bideo bat hasieratik barik une jakin batean programatzeko

Sustatu
2009-12-03 : 12:12

Honen berri eman genuen behin hemen, baina ez oso argi. Aprobetxatuko dugu Euskararen Eguna, Jose Mari Satrustegi euskaltzain zenaren aipu bat gogoratzeko, zeina bideo luzeago baten barruan dagoen, une jakin batean.

2

Espainiako banderak denean jartzeko beste

Desplazatua
2009-12-03 : 11:12

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion bulegoetan eta atxikitako lokaletan hagak eta banderak jartzeko Ares jaunak 59.411,45 euro gastatu ditu. Hala ikus daiteke Legebiltzarrean Iñigo Iturrate jeltzaleak egindako galderari Herrizaingo sailak emandako erantzunean, azaroaren 24an Legebiltzarrean jasoa. Diru horrekin guztiarekin, bandera gutxiago erosi dituela esango nuke; garestiegi ordaindu ditu piper-poteak.

Zer dio fiskalak akusazioaren agiriei buruz? (3)

imanol murua uria
2009-12-03 : 09:12

Miguel Angel Carballo Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren ustez, Egunkaria ixtea agintzeko Del Olmo epaileak oinarritzat hartu zituen agiriak ez dira ezeren froga. 2006ko abenduaren 14an plazaratu zuen idatziko pasarteak dira ondokoak, bere garaian Berria-n euskaratu bezala:

«ETAko kideei atzemandako agiri hauek KAS-ETA harremana egiazta lezakete, baina ez ETA-Egunkaria edo KAS-Egunkaria harremana».

12 egun falta dira.

1

Euskarari ekarriak: Munduko literaturatik euskarara itzulitako lanen bilduma

susanews | armiarma.com
2009-12-03 : 09:12

Euskarari ekarriak: 900 idazle eta 2.200 idazlan. Armiarma.com atariaren ekimen berri bat. Munduko literatura euskaraz. Eta hilero, liburu osoak online.

Hasi eta bizi, GaraiON NaturArtea ekimena

Mondragon Unibertsitatatea
2009-12-02 : 16:12

Garaion naturArtea Elkarteko kideak egon ziren atzo Enpresa Zientzien Fakultatean. Naturaz, sorkuntzaz eta ondareaz zipriztinduriko aisialdi jarduerak lantzen dituen elkartea da hau. Talde ezberdinentzat hezkuntza programak osatzen ari dira eta besteak beste, auzolanean aisialdi gune izango den plaza eraikitzen hasiak dira dagoeneko.

9

Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoa

Josu Mendicute
2009-12-02 : 11:12

Tira, egon naiz Victoria Eugenian Mikel Laboaren omenezko kontzertuan. Eta zer esango dizuet. Gehiago merezi zuen gizon horrek, nire ustez. Izan dira joandako urtebete honetan omenaldi gehiago, batzuk auzolanean antolatutako kontzertuak, besteak kantu-afari soilak, eta lepoa jokatuko nuke berotasun gehiago izan dela guztietan, atzo, ekitaldi ofizialenean, sentitutako hoztasun deserosoarekin alderatuta. Hurrengo lerroetan kritika beharbada latza irten zait, baina maitasunez idatzita egin dut.

Zertan oinarrituta itxi zuten Egunkaria? (2)

imanol murua uria
2009-12-02 : 09:12

Hogeitik gora enpresei buruzko ikerketak emaitzarik eman ez zuenean, Euskaldunon Egunkaria-n jarri zuten arreta Guardia Zibileko ikerlariek. Zer heldulekurekin? 1990etik 1993ra bitarteko agiri zahar eta ezagun batzuei hautsa kendu, eta Juan del Olmo epaileari aurkeztu zizkioten.

13 egun falta dira.

1

Hernaniko Udalak bere egingo du ekipamenduen inguruko herri galdeketako emaitza

Hernaniko Udala
2009-12-02 : 09:12

“% 20ko parte-hartzea gainditu ez den arren, Udal Gobernu honek bere egingo du emaitza bere osotasunean”, hala adierazi du Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiak prentsaurrekoan. Hernaniko Udalak lehenetsi beharreko ekipamendua zein den erabakitzeko herri galdeketa Kultur Guneak irabazi du 1.459 botorekin; bigarren Gudarien eta Tilosen plaza eraberritzeko aukera geratu da 538 botorekin; azkenik, Igerilekuak 290 boto jaso ditu. Boto zuriak orotara 9 izan dira, eta baliogabeak 12.

1

"Gazte bizkorrak", retroinformatika telesail ederra

e-gor
2009-12-01 : 12:12

Pasa den asteko Nickdutnik-en retroinformatika saio gogoangarriak (Spectrum, Commodore, Amstrad horiek...) nostalgia piztu zigun informatikari beterano ugariri. Nostalgia hori elikatzen jarraitzeko, hemen duzue askok gogoratuko duzuen 1983ko Gazte Bizkorrak (Whiz Kids) telesailaren hasierako abestia: Zenbat ez ote ginen informatikari bihurtu telesail horren eta makina horien erruz!

2

Non dago auziaren jatorria? (1)

imanol murua uria
2009-12-01 : 09:12

Guardia Zibilaren txosten batean dago auziaren jatorria. Egunkaria itxi baino ia bi urte lehenago, euskalgintzako eta euskal kulturako hogeitik gora enpresei buruzko txostena egin zuten Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuek, eta Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari aurkeztu zioten, 2001eko ekainaren 6an. 09/2001 txostena zen. Izenburua: Sobre la presunta vinculación de un entramado empresarial con financiación de la banda terrorista ETA.

14 egun falta dira epaiketarako.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››